EU | ES

2024ko uztailaren 27a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko uztailaren 27a, larunbata
2024ko uztailaren 27a, larunbata

Bilboko udal merkatuek udako garaira egokitu dute ordutegia

Ekainaren 14an, ostirala, Bilboko Udal Merkatu batzuek ordutegiak aldatuko dituzte irailaren 14ra arte, biak barne, uda garaian erosketak egitea errazteko.

Zabalguneko edo Traukoko udal-merkatuek ohiko ordutegiari eusten dioten bitartean, Deustukoak, Otxarkoagakoak, Labayrukoak eta Erriberakoak aldatu egingo dituzte. Deustuko merkatua, adibidez, 8etatik 14etara irekiko da astelehenetik larunbatera eta uztaileko ostiraletan 17etatik 20etara. Otxarkoagakoa ere 08:00etatik 14:00etara irekiko da astelehenetik larunbatera eta 17etatik 19:30era ostiraletan eta jai-bezperetan. Eta Labayrukoak 9etatik 14etara emango du zerbitzua astelehenetik larunbatera eta 17etatik 20etara astelehenetik ostiralera, salbuespen batekin: ostegunetan fruta-denda bakarrik egongo da irekita. Abuztuan zerbitzua hiru merkatuetan murriztuko da, Deustuan eta Otxarkoagan ostiral arratsaldeetan itxita egongo da eta Labayrun zuzenean ez da arratsaldeko zerbitzurik egongo.

Erriberako azoka, bestalde, 8etatik 14:30era egongo da irekita astelehenetik ostegunera, 8etatik 14:30era eta 17etatik 20etara ostiral eta jai-bezperetan, eta larunbatetan 8etatik 15etara.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019