EU | ES

2024ko uztailaren 24a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko uztailaren 24a, asteazkena
2024ko uztailaren 24a, asteazkena

Bilboko udaltzaingoak segurtasuna zainduko du Domu Santu egunean

Azaroaren 1ean Bilboko Hilerrira hurbil litekeen jendetzak bizikidetza-arazorik sor ez dezan; aparkalekuko ibilgailuak sartzeak eta irteteak sortzen dituzten arazoak direla medio, Bilboko Udaltzaingoaren laguntza izango du Bilbao Zerbitzuak erakundeak. Aurreko urteetan bezala, Udaltzainek pertsonen eta ibilgailuen joan-etorriak antolatuko dituzte sarrera nagusian.

Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok adierazi bezala, “gomendioa joateko garraio publikoa erabiltzea da, aldez aurretik eta modu mailakatuan”. Beren ibilgailuetan lekualdatzen diren pertsonek hilerriko sarrera nagusitik bakarrik sartu ahal izango dira, Txorierriko BI 737-Erandio/Larrabetzu errepidetik bertatik. Ibilgailuek horretarako erreserbatutako eta egokitutako espazioetan aparkatu beharko dute.

Mugikortasun urriko bisitariak Bilbao Zerbitzuak hilerriaren barrualdetik mugitu ahal izateko, gogorarazi du gurpildun 4 aulki elektriko dituela, hilerriko bulegoetan hala eskatzen duten pertsonen eskura.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019