EU | ES

2024ko urriaren 10a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko urriaren 10a, osteguna
2024ko urriaren 10a, osteguna

Canal cocina te pasa el delantal programak Erriberako merkatuko postuak bisitatuko ditu

Ostegun honetan Canal Cocina te pasa el delantal programaren atal bat grabatuko dute Erriberako Merkatuan. Programa berri horretan, pertsona anonimoek eta sukaldaritzan aritzen ez direnek euren plater izarra dela uste dutena egiten erakutsiko dute. Kasu honetan, Alberto, Erriberako Merkatuko sukaldari afizionatua eta ohiko bezeroa, izango da programaren protagonista eta errezeta egiteko osagaien bila merkatuko postuak bisitatuko ditu.

“Esker onez hartzen dugu programa honek atal bat grabatzeko Erriberako Merkatua aukeratu izana, Bilboko leku enblematikoa eta interesgarria delakoan. Gainera, postuetako jabeek bezeroei ematen dieten gertuko tratu profesionala balioesteko aukera izan dugu, baita Udal Merkatuetan egunero saskiak betetzen dituzten bilbotarrek haiengan jartzen duten konfiantza ere”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak.

Programan zehar, Albertok merkatuko bere konfiantzazko arrandegia bisitatuko du. Produktuak berrikusi ondoren, zapoa aukeratuko du, ondoren bere etxean prestatuko duen errezetaren osagai nagusia.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019