Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Bilbao Zerbitzuak erakundeak bilboko hilerrietarako bisitak Domu Santu egunetara aurreratzea eta mailakatzea gomendatzen du
Bilbao Zerbitzuak erakundeak bilboko hilerrietarako bisitak Domu Santu egunetara aurreratzea eta mailakatzea gomendatzen du
Bilbao Zerbitzuak erakundeak bilboko hilerrietarako bisitak Domu Santu egunetara aurreratzea eta mailakatzea gomendatzen du
Bilboko udal hilerriek joan-etorri gehieneko egunak bizi dituzte egun hauetan, azaroaren 1ean, igandean, ospatuko den Domu Santu eguna gertu dagoelako. Hiriko kanposantuak prest daude Covid-19ak ezinbestean baldintzatutako egunik garrantzitsuenerako. Horrela, aurten, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuakek, beste edozein urtetan baino gehiago, jaiegunaren aurreko egunetan hiriko hilerrietara egingo diren bisitak aurreratzea gomendatzen du, azaroaren 1ean, igandean, barruan aparkatzea debekatuta dagoela jakinaraziz.
Jardueraren ohiko areagotzea eta koiuntura bera aurreikusita, Bilbao Zerbitzuakek, hilerriak irekitzeko eta ixteko ordutegiak zabaltzeaz gain, segurtasuna bermatzeko osasun neurrien protokoloa ere diseinatu du.
Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Eskuordeak azaroaren 1aren aurreko egunetan ohiko bisitak aurreratzeko deia egin die herritarrei. Yolanda Diezen ustez, “funtsezkoa da herritarrek irizpide hori eurenganatzea. Izan ere, aurten Domu Santu egunean jende pilaketak saihestu behar ditugu, eta, gainera, festa asteburu luze batean dagoenez, ahalik eta bisita mailakatuenekin ospatzeko gomendioa egiten dugu”, adierazi du.
Halaber, gogorarazi duenez, “Bilbao Zerbitzuakek planifikatu dituen eta une oro egoeraren bilakaeraren mende egongo diren neurri horiek, agintari eskudunek ezarriko dituzten jarraibideetara egokituko dira”
Bilboko biztanleek, ahal den neurrian, hilerrietara aldez aurretik eta modu mailakatuan joatea errazteko, azken orduko pilaketak saihestuz, Bilbao Zerbitzuakek honela luzatu ditu udal hilerriak bisitatzeko egunak eta ordutegiak:
Bilbao Zerbitzuakek osasun neurriez osatutako protokoloa diseinatu du, Bilboko udal hilerrietara egingo diren bisitak seguruak izan daitezen, Covid-19aren garai honetan. Azpimarragarrienen artean hauek daude:
Hilerriaren eta Kaperaren okupazio ahalmena
Bizi dugun egoera dela eta, Bilboko Hilerriaren okupazio ahalmena 20.807 pertsonakoa izango da.
Kaperari dagokionez, meza hasi baino 15 minutu lehenago ireki eta amaieran itxi egingo da, eta gainerako orduetan itxita egongo da. Kaperarako sarbidea 78 pertsonara egongo da mugatuta, eta kontrol horren ardura meza emaileena izango da.
Langile gehiago herritarren arretarako
Pertsonen arreta hobetzeko eta bulegoetako aurrez aurreko arretan pilaketak saihesteko, urriaren 24an, 25ean eta 30ean eta azaroaren 1ean herritarren arretarako langileen zerbitzua indartu egingo da, bulego zentraletan pertsona bat gehituz, senideei hildakoen lurperatze lekuaren eta haien intereseko beste gai batzuen berri eman ahal izateko.
Halaber, azaroaren 1ean Bilboko udal hilerriko bulegoetako ordutegia ere luzatu egingo da, 08:00etatik 14:00etara. Era berean, urriaren 24tik azaroaren 2ra bitartean gainerako barrutietan arreta hobetzeko, ofizioetako langileak ondo ikusteko eta aurkitzeko moduan arituko dira, txaleko islatzaile horiz identifikatuta. Gainera, Deustuko udal hilerrian, Bilboko ofizioetako pertsona batek familiei arreta emateko zerbitzua eskainiko du 10: 00etatik 15:00etara.
Bilbo Zerbitzuakek garraio publikoan joateko eskatu du, baina euren ibilgailuan doazenek jakin behar dute Hilerriko sarrera nagusitik baino ezin izango direla sartu, Txorierri BI 737-Erandio/Larrabetzu errepidetik. Eta ibilgailuak hilerri barruan aparkatzeari dagokionez, horretarako erreserbatutako eta egokitutako lekuetan aparkatu beharko da. Domekan, azaroaren 1ean, izan ezik, egun horretan ezin izango baita aparkatu Hilerriko instalazioetan.
Halaber, azaroaren 1ean, zerbitzua Gurutze Gorriko 10 boluntariorekin indartuko da, hilobi unitate jakin batzuen aurrean 6 pertsona baino gehiagoko pilaketak saihesteko eta osasun neurriak betetzen direla zaintzeko, batez ere bisitariek maskara eramatea eta behar bezala jarrita izatea Hilerri barruan.
Mugikortasuna eta garraio publikoaren erabilera
Bilboko Hilerrira bisitan doazen pertsonei euren joan-etorrietarako garraio publiko zerbitzuak erabiltzea gomendatzen zaie, autobusak eta trenak, azaroaren 1ean batez ere, egun horretan debekatuta egongo delako Bilboko Udal Hilerri barrura ibilgailuarekin sartzea.
Euskotrenen L3 lineak Kukullaga-Etxebarri/Lezama tren zerbitzua eskaintzen du 07:30etik 22:30era, 30 minutuz behin, Bilboko Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpikaleak, Urribarri eta Matiko geltokietan (informazio gehiago Euskotrenen webgunean).
Bizkaibusek, bere aldetik, Bilbo eta Zamudion/Derion dagoen Bilboko Udal Hilerria lotzen dituzten autobus linea hauek ditu:
Linea bakoitzaren ordutegiak eta maiztasunak Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean kontsultatu daitezke.
Loreak jartzea
Bilbao Zerbitzuakek jakinarazi duenez, edozein abagune pertsonal edo kolektiboren ondorioz interesatuak ezin badira Hilerri barrura sartu, euren gertukoen hilobien aurrean loreak jartzera, zerbitzu hobea emateko xedez, lora-dendak Hilerri barrura sartzea erraztuko da, bezeroek eskatzen dizkieten loreak jartzeko.
On line ere bisitatu daiteke
Hilerria modu birtualean ere bisitatu daiteke. Bilbao Zerbitzuaken webgunean Bilboko udal hilerriaren bisita gidatua egiteko aukera eskaintzen da, artearen eta ondarearen aldetik duten interesa dela eta kontu handiz aukeratutako 40 puntu interesgarrienetatik, hain zuzen ere. Are gehiago, bisita gidatuko material guztia deskargatzeko eta hilerrira joateko aukera ematen da, baita on line bisita egitekoa ere, banaka bisitatzeko interesgunea hautatuta.
BILBAO ZERBITZUAKEK PLANIFIKATU DITUEN ETA UNE ORO EGOERAREN BILAKAERAREN MENDE EGONGO DIREN NEURRI HORIEK, AGINTARI ESKUDUNEK EZARRIKO DITUZTEN JARRAIBIDEETARA EGOKITUKO DIRA
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019