EU | ES

2024ko abenduaren 09a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 09a, astelehena
2024ko abenduaren 09a, astelehena

Domu Santu jaiari lotutako sukaldaritza amateurreko errezeten I. Lehiaketak baditu irabazleak

Sei finalisten artean, Mónica Coego Cancela eta Mª Carmen Puga Gutiérrez izan dira lehen sariaren irabazleak, txokolatezko eta hurrezko panellet eta Santuaren eskutxo kurruskari gozoengatik, hurrenez hurren.

Astelehenean, urriak 30, bi lehiakideek euren errezetak zuzenean prestatuko dituzte Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan, grabatzeko eta TeleBilbaoko programa batean zabaltzeko.

Bilbao Zerbitzuak-ek baditu Bilboko Ostalaritza Goi Eskolarekin (ESHBI) lankidetzan abian jarri duen Domu Santu jaiari lotutako sukaldaritzako errezeten I. lehiaketaren irabazleak. Lehen edizio honetan, 6 finalisten artean, Mónica Coego Cancela eta Mª Carmen Puga Gutiérrez izan dira lehen saria irabazi dutenak, txokolatezko eta hurrezko panellet eta Santuaren eskutxo kurruskari gozoengatik, hurrenez hurren. Horrela baloratu du aurtengo epaimahaiak, eta erabilitako osagai osasungarriak, elaborazioaren zailtasuna, erabilitako teknikak, dastamena eta aroma, aurkezpena eta originaltasuna hartu ditu kontuan.

Guztira, 22 sukaldari amateurrek hartu dute parte proposamen berritzaile, baina, batez ere, zaporetsuekin. “Aukeraketa benetan zaila izan da, lehiakideek aurkeztu dituzten plateren mailagatik. Hemendik aurrera bilbotarren agendetan egotea, eta guztiontzat hain garrantzitsua den egun hau ohoratzeko balio izatea espero dugun ekitaldia da”, nabarmendu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Astelehenean, urriak 30, bi lehiakideek euren errezetak zuzenean prestatuko dituzte Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan, grabatzeko eta ondoren Joseba Solozabalek gidatutako TeleBilbaoko programa batean zabaltzeko. Behar dituzten osagai guztiak Erriberako Merkatuan eskuratuko dituzte aldez aurretik, eta Sukaldaritza Eskolak hornituko ditu.

6 finalistek saria dute

Lau finalistek 200 euroko bonua jasoko dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak Erriberako Sukaldaritza Eskolan antolatzen duen edozein ikastarorengatik trukatzeko.

Bestalde, bi irabazleek, Mónica Coego Cancelak eta Mª Carmen Puga Gutierrezek, 400 euroko bonua jasoko dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak Erriberako Sukaldaritza Eskolan antolatzen duen edozein ikastarorengatik trukatzeko. Halaber, 25 euroko 16 bonu jasoko dituzte, Deustu, Zabalgune, Labayru, Erribera, Otxarkoaga edo Traukoko udal merkatuetan dauden postuetako edozeinetan elikagai-produktuak erosi ahal izateko, saldoa agortu arte, 2024ko urtarrilaren 15era arte.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019