EU | ES

2025ko ekainaren 14a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 14a, larunbata
2025ko ekainaren 14a, larunbata

Ekainaren 15ean bilboko udal merkatuek ordutegia udako denboraldira egokituko dute

Ekainaren 15ean, igandea, Bilboko hainbat Udal Merkatuk ordutegiak aldatuko dituzte irailaren 15era arte, biak barne, uda garaian erosketak egitea errazteko.

Ordutegia mantenduko duten udal-merkatuak Zabalgunea edo Traukoa izango dira. Deustukoa adibidez, egun horretatik aurrera 8etatik 14etara irekiko da astelehenetik larunbatera eta uztaileko ostiraletan 17etatik 19:30era. Otxarkoagakoa ere 8etatik 14etara irekiko da astelehenetik larunbatera eta 17etatik 19:30era ostiral eta jai bezperetan. Labayrukoak berriz, 9etatik 14etara emango du zerbitzua astelehenetik larunbatera eta 17etatik 20etara ostiral arratsaldeetan. Abuztuan zerbitzua hiru merkatuetan murriztuko da, Deustukoan eta Otxarkoagan ostiral arratsaldeetan itxita egongo da eta Labayrun zuzenean ez da arratsaldeko zerbitzurik egongo.

Erriberako azoka, bestalde, 8etatik 14:30era egongo da irekita astelehenetik ostegunera, 8etatik 14:30era eta 17etatik 20etara ostiral eta jai-bezperetan, eta 8etatik 15etara larunbatetan.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019