EU | ES

2025ko urriaren 16a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko urriaren 16a, osteguna
2025ko urriaren 16a, osteguna

Gaur Bilboko hilerria arrosaz eta urdinez argiztatuko da haurdunaldi, jaiotza inguruko eta jaio ondoko doluaren kontzientziazioaren aldeko munduko egunarekin bat egiteko

Gaur, Haurdunaldiko, Jaiotza inguruko eta Jaio ondoko Doluaren Kontzientziazioaren aldeko Munduko Egunean, Bilbao Zerbitzuak-ek arrosaz eta urdinez argiztatuko du Bilboko hilerria, haurdunaldian edo jaio ondoren haur bat galdu duten emakume eta familiei babesa adierazteko. «Keinu honekin galera horiek pairatu dituzten familiak babestu eta ikusarazi nahi ditugu. Sarritan isilean bizi den errealitatea baita», adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok.

Ekimena, Esku Hutsik elkartetik abiatuta, haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaio ondoko dolua laguntzen eta ikusarazten duen elkartea Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean, hirian ere sentituko da. Gaurko gauan Arriaga antzokia, La Bolsa eraikina, Moyua plazako iturria eta Casilda Iturrizar parkeko pergolako iturria euren itxura aldatuko dute, arrosaz eta urdinez argiztatuz dolu perinatalari elkartasuna adierazten.

Izarren lorategia

Errealitate horren jakitun izanda, Bilbao Zerbitzuak-ek duela hiru urte izarren lorategia izeneko espazioa eraiki zuen Bilboko kanposantuan, gurasoek eta senideek haurdunaldian, erditzean edo jaio eta gutxira hil ziren ume guztiak gogora ditzaten.

“Espazio hori, irekita dago behar duten pertsona guztientzat eta ez du inolako konnotazio erlijiosorik. Gainera, bere arkitekturak intimitate-sentsazioa indartzen du. Espazio horretara joaten diren familiek objektuak zintzilikatzeko eta uzteko edo umetxoak oroitzeko eta omentzeko lekua izan gura zutela adierazi dute”, biribildu du zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019