EU | ES

2026ko azaroaren 07a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 07a, larunbata
2026ko azaroaren 07a, larunbata

Bilboko hilerriak memoria eta duintasun gune berri bat izango du memoria historikoa bizirik mantentzeko

Bilboko Udal Hilerriak memoria eta duintasun gune berri bat izango du, Espainiako Gerra Zibilean demokraziaren eta askatasunaren alde bizitza eman zutenen oroimena bizirik mantentzeko. GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak sustatutako espazio hori eraikitzeko, Bilbao Zerbitzuak erakundeak 480.047,43 euro (BEZa kanpo) bideratuko ditu, lanak zazpi hilabetetan amaitzeko aurreikuspenarekin.

Proiektu honi esker, oroimen eta errekonozimendu gune bat sortuko da Bilboko hilerrian. Bertan, azken urteetan hobiak azaleratzean berreskuratutako 300 pertsonaren gorpu-hondakinak jasoko dira, baita etorkizunean GOGORAk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egin ditzaketen hobiratzeetatik eratorritakoak ere. Gainera, espazioak proiektuari buruzko informazio-panelak izango ditu, eta Iñigo Arregi Elorza artistaren Duintasuna eskultura izango da buru, memorialaren ikur eta elementu nagusi bihurtuko dena.

Ekimen honen bidez, Bilbao Zerbitzuak-ek bere konpromisoa sendotu du memoria historikoa berreskuratzearekin, giza eskubideen defentsarekin eta Gerra Zibileko eta diktadurako biktimen errekonozimenduarekin. Izan ere, haien oroimena omentzeaz gain, memorialak gertatutakoaren berri eman nahi die belaunaldi berriei, antzeko gertaerak berriro gerta ez daitezen laguntzeko asmoarekin.

Ekimen hau bat dator Bilboko Balioen Gutunean jasotako giza eskubideen errespetuarekin, konpromisoarekin eta bizikidetzarekin; halaber, lotura zuzena du Garapen Jasangarrirako 16. Helburuarekin, zeina gizarte bidezkoak, baketsuak eta inklusiboak sustatzera bideratuta baitago.

Lizitazio honetan parte hartu nahi duten enpresek eskuragarri dute dagoeneko dokumentazio guztia Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019