EU | ES

2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 25a, astelehena
2024ko azaroaren 25a, astelehena

Erriberako Merkatuak hotz-sistema jasangarri berria izango du

Martxotik aurrera eta sei hilabete inguruz, Erriberako Merkatuak obrak egingo ditu gaur egun duen hotz-sistema ordezkatzeko. Instalazioaren ordezkapena jasangarritasuneko eta ingurumen-hobekuntzako neurria da, eta, neurri handian, hotz industrialeko egungo instalazioaren zaharkitze teknikoak eragin du.

Gaur egungo ekipoak, eragiketa eta mantentze kostu handiak izateaz gain, ez dira oso eraginkorrak, atmosferan eragin kaltegarria duten hozte-gasen erabileran oinarritzen direlako, eta, gainera, gas-horniduraren gehiegizko gastua eragiten dute, instalazioaren karbono-aztarna handituz. “Instalatuko den hotz-sistema berriak eragin handia izango du ingurumenaren hobekuntzan eta karbono-aztarna txikiagoan; izan ere, hodietan hozgarria kargatuz egiten den hoztearen ordez ura erabiliko da. Alternatiba horrek ingurumena gehiago errespetatzen du eta eraginkorragoa da”, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak azaldu duenez.

Zehazki, Erriberako Merkatuko hotz industrial sistemaren ordezkapena Bilboko Udalaren 2019-2023 Aginte Planeko “1. jarduketa-ildoa, Jarduera ekonomikoa eta enplegua” izenekoaren barruan dago; zehatzago, “1.8 Jarduera. Alde Zaharraren garapena merkataritza-, kultura- eta bizikidetza-gune gisa” izenekoaren barruan.

Informazio gehiago

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019