EU | ES

2022ko abenduaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Irisgarritasuna

2022ko abenduaren 09a, ostirala
2022ko abenduaren 09a, ostirala

Emakunderen "30 emakume ahaztezin" erakusketak Bilboko Erriberako merkatua bisitatuko du

Gasteizko Hornidura Merkatuan erakusgai egon ondoren, Bilboko Erriberako Merkatuak “30 emakume ahaztezin-30 mujeres inolvidables” erakusketa hartuko du irailera arte. Erakusketa Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatu du, eta 30 akuarela biltzen ditu. Horietan, Elena Ciordia artistak hainbat diziplinatan, idazketan, bertsolaritzan, pinturan, argazkigintzan, kirolean, musikan, fisikan, politikan, kazetaritzan, ikerketan, edo irakaskuntzan, besteak beste, nabarmendu diren gure herrialdearen historiako emakumeak erretratatzen ditu. Akuarela horiek emakume horien bizitzari buruzko informazioa ematen duten ikus-entzunezko beste material eta elementu batzuekin osatzen dira.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko Zinegotzi Ordezkaria bat etorri da Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin, eta adierazi du denbora luzean jasan duten aitortzarik ezak emakumeak ikusezin egin dituela, gaur egun ezagutzen dugun mundua eraikitzeko ekarpen handia egin duten arren. “Erakusketa honek omenaldia egiten die, baina, aldi berean, gizartean hain ezagunak ez diren beste lan batzuetan bizitzari eutsi ahal izan zioten emakumeentzat ere omenaldia izan gura du”.

Horrela, izendatuak eta omenduak izatea merezi duten historiako beste emakume asko daudela jakinda, erakusketa herritarrek emakume horien oroimenari egiten dioten ekarpenerako gune ere izan gura du. Helburu horrekin, erakusketan, gogora ekarri beharreko emakume gehiago proposatzeko gonbidapena egiten zaie bisitariei, edozein arlotan nabarmendu diren emakumeak. Euren herrietako edo euren familietako erreferentziazko emakumeak proposatzera eta haien historia kontatzera gonbidatzen zaie. Ekarpen hori egiteko, #mujeresinolvidables #emakumeahaztezinak traolak erabili ahal izango dira sare sozialetan.

Erakusketan aintzatesten diren emakumeak Emakundek argitaratutako “30 emakume ahaztezin-30 Mujeres inolvidables” liburuan ere jasota daude.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019