EU | ES

2025ko apirilaren 02a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko apirilaren 02a, asteazkena
2025ko apirilaren 02a, asteazkena

Segurtasun neurriak Erriberako Merkatuan

Aforo mugatua merkatuan

Apirilaren 7tik (asteartea), edukiera kontrolatu da Erriberako merkatuan. Horretarako, San Anton eta Mesedeetako hegaletatik hurrenez hurren, sarrerak itxi dira, eta bezeroen sarrera eta irteera Erribera kaletik bideratu dira. 

Edukiera segurtasun-langileek kontrolatzen dute, eta horretarako, goizeko zerbitzua indartu da, Erriberako sarbidea kontrolatzeko pertsona bat gehiago kontratatuz.

Bigarren zerbitzu-zaintzaileak lanpostuetan ibiltzeko enkargua du, eta, aglomerazioa ikusten badu, bezeroei jakinarazten die pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantendu behar dela.

Eta, informazio- baliabide gisa, informazio-kartelak jarri dira merkaturako sarbideak nolakoak izango diren eta bezeroek egungo osasun-krisiak dirauen bitartetan hartu behar dituzten segurtasun-neurriei buruz, merkatura sartzeko ateetan.

Postu guztietan kartelak jarri dira erabiltzaileei gogorarazteko pertsonen artean segurtasun-tartea gorde behar dela.

Era berean, atariko holografoa aktibatu dugu, eta bertan, karteletan erakusten diren irudi eta mezu orokorrak pasatzen dira.

Azkenik, aldian-aldian megafonia bidez audio-mezu bat igortzea programatu da, pertsonen arteko segurtasun-distantzia gordetzeko beharra gogoraraziz.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019