EU | ES

2024ko abenduaren 09a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 09a, astelehena
2024ko abenduaren 09a, astelehena

Erriberako Merkatua Aste Nagusiko Gastronomia Lehiaketaren 44. edizioaren eszenatoki izango da aurten ere

Bilboko Azokarik ikonikoenean aurkeztu zuten atzo goizeko 11etan Bilboko Konpartsak eta Jai Batzorde Mistoak Aste Nagusia 2023ren programazioaren barruan egingo duten 44. Gastronomia Lehiaketa.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere, abuztuaren 19tik 27ra ospatuko den Bilboko Aste Nagusiak dozenaka jarduera eskainiko dizkie etxeko txikienei. Horien artean, “Gastrotxiki” dago, Bilboko Konpartsek antolatzen duten haurrentzako lehiaketa gastronomikoa, eta aurten berritasunekin dator. Izan ere, tailerrak egiten diren bitartean, txikiek ingurua gehiago zaintzeko aholku batzuk jasoko dituzte.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok azpimarratu duenez, “garrantzitsua da denboran iraungo duen kultura gastronomikoa babestea, produktu freskoetan, kalitatezkoetan eta, ahal den heinean, tokiko elikagaiekin. Horrela, haurrak beren inguruneaz jabetuko dira, eta eskaintzen dizkigun aukera zaporetsu guztiez”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019