EU | ES

2024ko apirilaren 18a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko apirilaren 18a, osteguna
2024ko apirilaren 18a, osteguna

Erriberako Merkatua euskal mitologiaren mundu magikoan murgilduko da

Erriberako merkatua euskal mitologiaren mundu magikoan murgilduko da Gabonetan. Abenduaren 18tik aurrera, 11 figura mitikoz osatutako erakusketa bat jarriko da Bilboko udal-merkatuaren solairuartean. Erakusketan, hainbat pertsonaiaren eskulturak ikusi ahal izango dira: Tartalo, Mari, Galtzagorri edo Basajaun, besteak beste. Pertsonaia horiek euskal kulturaren zati garrantzitsua dira, eta beraiei buruzko elezahar eta abenturek jende ugari dibertitu eta entretenitu dituzte.

Amaia Arranz artistak egin ditu figurak. Horiekin batera, panel bat jarriko da, euskarazko eta gaztelaniazko azalpen-legendarekin. Multzo hori Bilboko Udalaren Kultura Arloak Bilbao Aurrera 2021 planean onartutako sormen- eta kultura-proiektuetako bat da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019