EU | ES

2024ko martxoaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko martxoaren 29a, ostirala
2024ko martxoaren 29a, ostirala

Erriberako Merkatua Herri Irratiko "Kanpo gaietako" set bihurtu da

Agustin Herranz kazetari ezagunak gidatzen duen “Asuntos Exteriores” Herri Irratiko irratsaioaren set bihurtu da Erriberako Merkatua gaur goizean. Merkatuaren erdiko ataritik zuzenean eman da saioa, Yolanda Díaz Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi eta Bilbao Zerbitzuak-eko presidentearen, Ana Collia Udaleko Sail horretako zuzendariaren eta Asier Beato Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteko presidentearen bisitarekin, besteak beste.

Bilboko udal merkatuek pizten duten interes mediatikoaren beste erakusgarri bat da; izan ere, gero eta maizago bihurtzen dira bat-bateko telebista-plato, irrati-set, elkarrizketa-topagune. Azken batean, merkataritza-topagune, gizarte-topagune, aisialdi-gune eta bizitza-gune horietan interesa duten komunikabideetarako oso gune garrantzitsu bilakatu dira.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019