EU | ES

2024ko abenduaren 03a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 03a, asteartea
2024ko abenduaren 03a, asteartea

Erriberako Merkatua, Open House Bilbao 2023an

Normalean eskura ez ditugun edo ezezagunak diren eraikinak eta espazioak doan ezagutzeko ate irekien jaialdirik handiena, Open House, Bilbora helduko da. Edizio harrigarria izango da, eta baditu datak dagoeneko, urriaren 7a eta 8a, eta, aurten ere, Erriberako Merkatua hartuko du bere bisiten artean. Ekimen horren barruan bisitatu ahal izango den Hiriko eraikin enblematikoetako bat izango da, urriaren 8an, igandean, 10etatik 19etara.

OPEN guneetara egiten diren bisita guztiak bezala, Erriberako Merkatukoa guztiz doakoa izango da, eta ez da izena eman beharko (jardueren kasuan baino ez da beharrezkoa izango aldez aurretik web bidez izena ematea). Taldeka egingo dira, iriste ordenaren arabera, ilara zainduz, eta aurretik merkatua sakon aztertu eta bisitatu duten boluntarioek gidatuko dute.

Open Housek jai giroko asteburua eskaintzen du. Bertan, garrantzitsuena parte hartzea eta gure hiriaz eta gure inguruneaz, arkitekturaz, hirigintzaz, kulturaz eta, azken batean, historiaz gehiago jakin gura izatea izango da, gidari boluntarioek lagunduta 60 gune baino gehiagotara egingo diren doako bisitaldien bidez. Erriberako Merkatua bisitatzea aukera paregabea da bizilagunek eta bisitariek hiria berrezagutzeko, arkitekturaren eta hirigintzaren bidez. Bilbo metropolitarraren eraldaketa ezagutzea, itsasadarraren bilakaera historiko nagusiei lotutako hiru etapa edo garaitan: merkataritzaren itsasadarra, industriaren itsasadarra eta kultura eta zerbitzuen itsasadarra.

“Harro egoteko modukoa da beti gure udal-merkatuei balioa ematea, baina are gehiago, zalantzarik gabe, Open House bezalako esparru indartsuan egiteko aukera dugunean. Bilbao Zerbitzuak-etik Bilboko ate irekien jaialdi handienak eskaintzen dituen bisita guztietan parte hartzera animatzen dugu, baina bereziki Erriberako Merkatukoan. Pertsona gehienek, seguru asko, uneren batean edo bestean, merkataritza-ingurune maitagarri horretan euren erosketa-saskia kalitate eta prezio oneneko produktuz beteko zuten arren, bisitak harritu egingo ditu ohikoak eta ohikoak ez direnak”, azaldu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019