EU | ES

2025ko urriaren 02a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko urriaren 02a, osteguna
2025ko urriaren 02a, osteguna

Erriberako merkatua Open House Bilbao jaialdiaren bisita-ibilbideen baitan

Open House Bilbao Jaialdiaren edizio berriak, arkitekturaren ate irekien jaialdi handiena, berriro deskubritutzen du hiria irailaren 29tik eta urriaren 5era arte, «Zentzumenen hiria» lelopean. Oraingo honetan ere, Erriberako Merkatuko eraikin enblematikoa bisitaldiak barne hartzen dituen lekuetako bat izango da, zehazki urriaren 5ean, 10etatik 19etara.

OPEN guneetara egiten diren bisita guztiak bezala, Erriberako Merkatukoa guztiz doakoa izango da, eta eta ez du izena eman beharrik izango. Taldeka egingo dira, iriste ordenaren arabera, ilara zainduz, eta aurretik merkatua sakon aztertu eta bisitatu duten boluntarioek gidatuko dute.

«Jaialdi honek gure hiriari eta inguruari buruz gehiago jakin nahi izatera bultzatzen gaitu. Erriberako Merkatua bisitatzea aukera bikaina da auzokideek eta bisitariek hiria arkitekturaren eta hirigintzaren bidez berraurkitzeko», adierazi du Alvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019