EU | ES

2024ko abenduaren 09a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 09a, astelehena
2024ko abenduaren 09a, astelehena

Erriberako merkatua Open jaialdiaren ibilbideen parte izango da berriro, lehen Open House esaten zitzaion

Datorren igandean, urriak 6, Erriberako Merkatua Open jaialdiaren ibilbide programatuen parte izango da (lehen Open House esaten zitzaion), eraikin eta espazio ezezagunak doan ezagutzeko ate irekien ekimenik handienean. Nahi dutenek ordu erdiro ibili ahal izango dute merkatuan, 10etatik 19etara, gehienez 20 pertsonako taldeetan. Ekimenaren gainerako bisitetan bezala, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea, eta ibilbidea aurretik merkatua sakon aztertu eta bisitatu duten boluntarioek gidatuko dute.

Erriberako Merkatua bisitatzeko aukera paregabea da hau, eta auzokideek eta bisitariek hiria berraurkituko dute beren arkitektura eta hirigintzaren bidez. Izan ere, igande honetan programatutako ibilbideetara hurbiltzea erabakitzen dutenek gertutik ezagutuko dute Bilbok azken urteotan izan duen eraldaketa. “Nahiz eta pertsona gehienek, uneren batean edo bestean, Erriberako Merkatua bisitatu eta erosketa-saskia bete duten, gune maitagarri hau ezagutzeko bisitak harrituta utziko ditu ohiko bisitariak eta berriak ere”, azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok

Erakusketak, hitzaldiak eta jolasak

Hiria eta bere ingurua, arkitektura, hirigintza eta historia ezagutzeaz gain, hiritarrek jaialdiaren zortzigarren edizio honetako jardueretan parte hartu ahal izango dute. Izan ere, ibilbideez gain, erakusketak eta eztabaidak, arkitekturari buruzko hitzaldiak, familiako ibilbideak, haurrentzako jarduerak eta tailerrak eta zinema izango dira, besteak beste.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019