EU | ES

2024ko abenduaren 09a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 09a, astelehena
2024ko abenduaren 09a, astelehena

Erriberako Merkatua “Semana gastronómica - de tapas por Galicia” programaren agertoki bihurtu da

Gaurtik eta azaroaren 17ra arte, igandea, “Semana Gastronómica- De tapas por Galicia” izango da Erriberako Merkatuan, gastrobareen gunean. Galiziako Gobernuak antolatutako programa honetan, Galiziako hainbat sukaldarik pintxorik onenak prestatuko dituzte eskualde horretako ardoekin batera.

Aurkezpen ofiziala gaur egin da, eta bertan izan da Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzia, Álvaro Pérez. “Izugarri eskertzen dugu Erriberako Merkatua aukeratu izana Galiziako Gastronomia Jardunaldi hauetarako agertoki gisa. Erriberako Merkatua Bilboko, Bizkaiko eta Euskal Herriko gastronomiaren estandartea baita”.

Gauzak horrela, azaroaren 8, 9, 10, 14, 15, 16 eta 17an, 12:30etik 15:30era eta 20etatik 23etara, Erriberako merkatura hurbiltzen diren bilbotarrek Galiziako sukaldaritza eta produktuak hobeto ezagutzeko aukera izango dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019