EU | ES

2025ko otsailaren 05a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko otsailaren 05a, asteazkena
2025ko otsailaren 05a, asteazkena

Erriberako merkatuak Bilboko leku bisitatuenetako bat izaten jarraitzen du

Erriberako Merkatu enblematikoak Bilboko lekurik bisitatuenetako bat izaten jarraitzen du. Hala erakusten dute 2024an eskuratutako 1.982.586 sarrerek, hilean 162.215 batez besteko bisitariekin.

“Argi dago Erriberako Merkatuak tokiko pertsonen begirada erakartzen duela beren historiagatik eta produktuen kalitateagatik, baina baita bisitariena ere, udan guneak 200.000 sarrera inguru izaten baititu hilero”, nabarmendu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérezek. Izan ere, jendetzarik handieneko hilabetea abuztua izaten jarraitzen du, eta ondoren iraila. Urtarrila eta otsaila, aldiz, bisita gutxien izan zituzten hilabeteak izan ziren, 115.995 eta 125.632 sarrerekin, hurrenez hurren.

Bisita-kopuruaren arabera, honako egun hauetan erregistratu ziren sarrera gehien merkatuan: martxoaren 30ean (11.258), azaroaren 2an (10.918), abenduaren 21ean (10.784), abenduaren 30ean (10.667) eta abenduaren 7an (10.569).

Merkatuko sarbideei dagokienez, 2024an Mesedeetakoa izan zen jendetsuena, %40,98 sarrerekin. Erribera kaleko sarbidetik pertsonen %38,67 sartu ziren, eta %20,35ek San Anton atea erabili zuten. Aurreko urteetan bezala, 2024an Erriberako Merkatuak pertsona gehien bildu izan ditu 11etatik 13etara, astelehenetik igandera, gailurrik altuena 12etan izanda.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019