Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Erriberako Merkatuak bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin solidarioak diren gazta-loreak banatu ditu
Erriberako Merkatuak bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin solidarioak diren gazta-loreak banatu ditu
Erriberako Merkatuak bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin solidarioak diren gazta-loreak banatu ditu
Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak eta “Jardinero de las Flores” ezizenez ezagutzen den Santiago Mohedanok Erriberako Merkatuan banatu dituzte gaur goizean helburu solidarioarekin sortutako gozoki horiek. 2 euroko prezio sinbolikoan, bildutako dirua, bularreko minbiziaren aurka borrokatzen den Bizkaiko ACAMBI elkartearentzat izango da.
Erriberako Merkatuak Idiazabalgo gazta usaina zabaldu du goiz osoan. Ezaugarri nagusi ebaketa berezia duten eta egileak sortzen dituen gazta-lore horien lurrina usaindu ahal izan da Bilbon. Flores de Queso/Cheese Flowers 2020an sortu zen, gaztaren munduaz beste modu batean gozatzeko helburuarekin, lore-ebaketa bereizgarri horrekin berrituz. Artisau-gazta nazionalak erabiltzen dituzte euren sorkuntzak diseinatzeko. Autonomia erkidego bakoitzeko gaztekin eta bertako ardi-, ahuntz- eta behi-esnearen barietateekin egindako ebaketa-formatu horrekin, dastatzeko unea ahoan ezustekoa bihurtu gura dute. 250 gazta-lore barietate ezberdin sortzera iritsi dira.
Erriberako Merkatua lorategi zoragarri batean sartu da, eta bisitariek modu solidarioan erantzun diote mokadu bikainari. Yolanda Diez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak horren arrazoia nabarmendu du. “Bularreko minbiziaren aurkako borrokaren aldeko ekintza askorekin ari gara azken astebetean, eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak ez du bide hori eten gura. Ekimen guztiak gutxi dira. Oraingoan, Bizkaiko ACAMBI Elkartearentzat izango da bildutakoa, gaixotasun horren aurka borrokatzeko. Euren lana izugarri eskertzen dugu, noski, euren eskutik jarraitzen dugu, gure babesa dute eta izaten jarraituko dute”.
Orduan Bizkaiko Emakume Mastektomizatuen elkartea zenak 1988tik izan duen ibilbide luzean, bilakaera handia ezagutu du, gaixotasun horren tratamendu medikoek ezagutu duten bezala. Hori dela eta, 2004an, izena bi arrazoirengatik aldatu zuten: “emakumeak” hitza baztertzea, bularreko minbiziak gizonei ere eragiten dielako, eta “mastektomizatuak” hitza ezabatzea, bularreko minbizia izateak ez duelako beti bularra erabat kendu behar denik esan gura. 2018an, elkartearen 30. urteurrenean, berriro ere izena aldatu zuten, minbizi ginekologikoa duten emakumeei ere laguntza emateko: “Asociación de Cáncer de Mama y Ginecológico de Bizkaia”.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019