Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Erriberako merkatuak erabiltzaile eta bisitarien balorazio bikaina lortu du
Erriberako merkatuak erabiltzaile eta bisitarien balorazio bikaina lortu du
Erriberako merkatuak erabiltzaile eta bisitarien balorazio bikaina lortu du
Bilboko itsasadarraren ondoan kokatua, hiriko bihotzean, Erriberako merkatua erreferentzia komertziala da Bizkaia osoarentzat, baina baita hiria bisitatzen duten turistentzat ere. Izan ere, gutxi dira Bilbora hurbildu eta eraikin enblematiko eta historiko hau ez bisitatzea erabakitzen dutenak. Gaur egun, eraikinak 30.000 aipamen baino gehiago biltzen ditu eta 5 puntutik 4,4ko balorazio bikaina eskaini diote. Argi dago, Erriberako Merkatuak arrakasta handia du gure hiria bisitatzen duten pertsonen artean, eta iaz 2 milioi sarrera baino gehiago zenbatu ziren.
Zalantzarik gabe, merkatuak dituen sustraiak dira gauzarik bereziena, erabiltzaileek KM0 produktuak eta elikagaiak erosteko aukera ematen duten berberak, baita merkatarien arretaren kalitateaz eta hurbiltasunaz gozatzeko ere. Izan ere, ehunka aipamenek bermatzen dute hori: “kalitate bikaineko produktu freskoak” dituen merkatu “zoragarria, osoa eta ezin hobea” dela nabarmenduz.
Erriberako Merkatua Bilboko jagole izan da Pedro Ispizua arkitektoak 1929an sortu zuenetik, eta esan beharrik ez Bilboko oroimen kolektiborako oso gune garrantzitsua bihurtu dela. Urteetan zehar eraikina behin baino gehiagotan eraberritu bada ere -1983an, esaterako, Bizkaiko hiriburua suntsitu zuten uholdeen ondoren-, bilbotarrak joaten jarraitu dute lehengai bikainen eta merkatarien arreta ezin hobearen bila.
Bere edertasun arkitektonikoagatik, historiagatik eta eskaintza gastronomikoagatik, Erriberako Merkatua ezinbesteko geralekua da gaur egun Bilbora oporretara joaten diren pertsonentzat.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019