EU | ES

2026ko maiatzaren 15a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko maiatzaren 15a, ostirala
2026ko maiatzaren 15a, ostirala

Erriberako merkatuan Bilboko II. Osasun plana taxutuko duen erakusketa hartuko du hilaren 15era arte

Alvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak, Nora Abete alkateordearekin batera, Erriberako Merkatuan osasun publikoari buruz dagoen informazio- eta sentsibilizazio-erakusketa bisitatu du. Erakusketak herritarren parte-hartzea sustatzea du helburu, eta 2019an indarrean jarritako lehenbiziko planari jarraipena emango dion Udalaren II. Osasun Planari forma ematen hastea ere.

Panelak hilaren 15era arte egongo dira ikusgai merkatuan, eta osasunarekin lotutako hainbat gairi buruzko informazioa ematen dute; besteak beste, faktore sozialek herritarren osasunean duten garrantzia, hiri-baldintzatzaileek herritarren osasunean duten inpaktua eta desberdintasun sozialek osasunean duten eragina.

Horrez gain, erakusketak Bilboko biztanleriaren osasunaren egungo egoera hobeto ezagutzen laguntzen duten datuak ere eskaintzen ditu, hala nola auzoaren araberako bizi-itxaropena eta gaixotasun jakin batzuen inpaktua edota herritarren osasun onaren edo txarraren gaineko pertzepzio soziala, ikasketa-mailaren, sexuaren edo klase sozialaren arabera.

Udalaren Osasun Plana

Osasunaren ikuspegia udal-politika guztietan txertatzeko aukera ematen du osasun-planak, zeharkako lanketaren bidez. Hiriko ekintza orokorretara eta premia handienak dituzten auzoetako eta kalteberatasun-egoeran dauden herritarrekiko esku-hartze espezifikoetara dago bideratuta. Izan ere, planak barne hartzen baititu adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak, bai eta profesionalen, tokiko eragileen eta herritarren ikuspegia jasotzen duen parte-hartze bidezko diagnostiko bat ere.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019