EU | ES

2024ko uztailaren 23a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko uztailaren 23a, asteartea
2024ko uztailaren 23a, asteartea

Erriberako Merkatuko eguzki plaken instalazioa Alemaniara doa argazki erakusketa gisa

Munduko hainbat lekutatik etorritako milaka lagunek gozatu ahal izan zuten joan den astean Erriberako Merkatuaz eta duela gutxi bere estalkietan jarritako eguzki-plaken instalazioaz, dronearen ikuspegitik egindako argazki-erakusketa gisa. Essenen (Alemania) ospatutako E-world energy & water 2023 azokan Iberdrolak erakutsi zituen irudiei esker izan zen posible. Ikusgai zeuden argazkiak eta bideoak drone batekin grabatu ziren, eta ezin hobeto islatzen dute Bilbo berritua, jasangarria, modernoa, eta, batez ere, etorkizunari begira dagoena.

Erriberako Merkatuak, Bizkaiko hiriburuko harribitxi historikoak, aldaketa argitsuaren eta jasangarriaren onura jaso du duela gutxi. Eraikin ikonikoaren estalkiak eguzki-izpiak energia-iturri indartsu bihurtzen dituzten 324 eguzki-panel ditu orain. Horrela, udal-merkatua aurrera doa bide jasangarrian, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin eta bere Garapen Jasangarrirako 17 Helburuekin (GIH) bat etorriz.

E-world energy & water azoka maiatzaren 23tik 25era bitartean egin zen Essenen, Uraren, Energiaren eta Energia berriztagarriaren sektoreekin erlazionatutako Alemaniako eta nazioarteko enpresen berrikuntzak aurkezteko. Europako energia-industria biltzen duen topagunea da, energia-sektorerako informazio-plataforma, eta arlo horretan nazioarteko arduradun nagusiak biltzen ditu urtero.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019