Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak ikastaro eta jarduera gastronomiko ugari eskainiko ditu 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko
Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak ikastaro eta jarduera gastronomiko ugari eskainiko ditu 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko
Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak ikastaro eta jarduera gastronomiko ugari eskainiko ditu 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko
Oporren ostean, Erriberako Merkatuan dagoen Bilboko Ostalaritza Eskolak sukaldaritza ikastaro gehiago eskainiko ditu. Ikastaroak gehienez sei lagunentzat izango dira, eta asteartetik larunbatera bitartean emango dira, Erriberako ESHBI Sukaldaritza Eskolan, 18:30etik 20:30era aste barruan eta 11:00etatik 13:00etara larunbatetan.
Irailean zehar euskal sukaldaritzari buruzko ikastaro ugari eskainiko dira; beraz, gure gastronomiaren zale bazara edo kokotxa, bakailao, sukalki edo marmitako plater bat prestatzen ikasi gura baduzu, oso aukera onak dituzu eskaintzan. Nazioarteko sukaldaritza ere sukaldean sartuko da, jaki mexikarrak, cevitxeak eta risottoak prestatzen ikasteko klaseekin.
Ikastaro horiek jende guztiari daude zuzenduta. Ikasleen adina 18 urtetik hasi eta erretiratuetara doa, eta benetako sukaldari sutsuez eta profesionalez gain, sukaldaritzarekiko jakin-mina pizten hasi zaien hasiberri asko ere bertaratzen dira.
Izen-emateak Ostalaritza Eskolaren webgunean egin behar dira. Bertan, gainera, ikastaro bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa aurkituko da.
Klaseak ematen diren Gelaz gain, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) formatu pribatuko jarduerak egiten diren espazio txikiagoa ere badu, Gastronomia Gela. Pandemiaren ondorioz hilabete batzuetako geldialdiaren ostean, aukera hori berriz ere prest dago.
Horrela, ikastaro honetan, Gelak “Esperientzia gastronomikoa” izeneko jarduera eskaintzen du. Bertan, jendeak Merkatua eta bere postuak bisitatzen ditu, eta gero Gela horretara itzultzen da. Gelan, ESHBIko sukaldari batek aukeratutako menua prestatuko dio (txuletoia edo pintxoak). Prestaketa-prozesuan zehar, parte-hartzaileek sukaldariarekin elkarreragiteko, zalantzak kontsultatzeko, trikimailuak partekatzeko… aukera dute, gura duten guztietan parte hartzeko aukerarekin. Jarduera hori enpresa eta taldeek eskatuta egiten da, bi aldeei ondo etorriko zaien data bat bilatuz.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019