Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroek sushiari eskainiko diote urtarrila
Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroek sushiari eskainiko diote urtarrila
Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroek sushiari eskainiko diote urtarrila
Japoniar gastronomiatik nabarmentzen den platerra, dudarik gabe, sushia da. Eta orain, Asiako plater tradizional eta internazionala den honen teknikak ezagutu nahi dituzten pertsona guztiek Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) antolatu duen sukaldaritza ikastaroan parte hartu ahal izango dute. Bertaratzen direnek sushirako arroza egiteko trikimailuak ikasiko dituzte, baita arrozaren ongailua ere. Horrez gain, sushi piezak egingo dituzte; makiak, uramakiak, nigiriak, sushia tenpuran eta futomakiak. Ikastaroa urtarrilaren 19 eta 26an izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.
Etxeko txikienek ere aukera izango dute familiarekin batera sushi platerak egiten ikasteko. Baina hori hilaren 20an izango da, 11etatik 13etara.
“Bertaratzen diren pertsonek nazioarteko gastronomia eta tokikoa uztartzen gozatuko dute, sukaldaritzarekiko pasioaz gain”, adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019