EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Erriberako merkatuak gastronomia tradizionaleko eta garaikideko hainbat jarduera hartuko ditu, “La Bernarda”-ren eskutik, Bilbaocooking-ekin batera

La Bernarda kolektiboak, Bilbaocookingekin batera, topaketa bat prestatu du azaroaren 26, 27 eta 28an Erriberako Merkatuan, eta protagonista bertako gastronomia izango da. Derrigorrezko hitzordua izango da sukaldaritzaren zale guztientzat; izan ere, jardueren artean, nabarmentzekoak dira Bilboko Ostalaritza Goi Eskolarekin (ESHB) elkarlanean bakailaoa pil-pilean eta bizkaitar erara egiten irakatsiko duten tailer gastronomikoak, eta urdaiazpikoa maisuek bezala mozten ikasteko ikastaroak ere emango dituzte, besteak beste.

Gainera, merkatuaren atarian produktu berrien zenbait dastatze izango dira asteburuan zehar, hala nola saltsa pikanteak, kombuchak, alga-barietateak dituzten pintxoak eta kilker-irinekin egindako produktuen dastaketa. Beste jarduera nagusietako bat erosketa orgatxoekin egingo den moda desfilea izango da. Oraingo honetan, erdiko ataria pasabide handi bihurtuko da, eta bertako moda-marka batzuek eguneroko erosketak egitera Erriberako merkatura joateko euren look-proposamenak egingo dituzte.

Bestalde, arteak, musikak eta poesiak ere lekua izango dute asteburuan. Besteak beste, Amaia Naberab eta Itxaso Goitia arituko dira taula gainean. Horrez gain, Aitziber Ibarguen margolariak horma-irudi bat egingo du barrualdean, emakume handiak ikusgai jartzeko. Halaber, asteburu osoan zehar, gastro-tabernen gunean, herriko artisautza market bat instalatuko da eta Imaginatuak taldeak poesia eta kantautore programazioa proposatuko du ostiraleko eta larunbateko arratsaldeetan.

Aurkitu programazio eta informazio guztia www.labernarda.eus webgunean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019