Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Gaueko bisita antzeztuetarako emanaldi berriak Bilboko hilerrian
Gaueko bisita antzeztuetarako emanaldi berriak Bilboko hilerrian
Gaueko bisita antzeztuetarako emanaldi berriak Bilboko hilerrian
Programatutako bisiten arrakasta ikusita, beste lau egingo dira abuztuaren 5 eta 16an, 19:30ean, eta irailaren 20an eta 22an, 19etan
Sarrerak eskuragarri daude jada Bilbao Zerbitzuak-en web gunean
Bilboko hilerrian egin diren gaueko bisita antzeztuen zikloaren arrakasta ikusita, Bilbao Zerbitzuak-ek lau emanaldi berri antolatu ditu abuztuaren 5 eta 16rako (19:30ean) eta irailaren 20 eta 22rako (19etan). Horrela, Bilboko Udal Hilerriko ondare arkitektoniko, artistiko, kultural, historiko eta paisajistikoa gauez eta beste modu batez ezagutu nahi dutenek pasea eskuratu dezakete jada Bilbao Zerbitzuak-en web orrian.
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkari den Álvaro Pérezek adierazi duen bezala; “oso pozik gaude izan duten harrera onarekin. Orain arteko emanaldi guztiek arrakasta handia izan dute, batez ere gaueko bisita antzeztuek. Beraz, sarrerak agortu dira eta bi emanaldi berri programatzea erabaki dugu. Hunkigarria da ikustea herritarrek gure hilerrian ezkutatuta bizi den ondare aberatsa gertutik ezagutzeko interesa dutela”.
Bertaratzen direnek gaueko iluntasunean eta ilargiaren argipean Bilboko hilerriaren historia ezagutuko dute, harresien artean dauden pertsonaia ospetsuen parte-hartze antzeztuaz gozatzen duten bitartean; Pitxitxi, Casilda Iturrizar, Santi Herrero, Indalecio Prieto eta Julita Berrojalbiz, besteak beste.
Ekimena hilerriaren aurtengo programa kulturalaren barruan kokatzen da eta 19:00etan hasiko da. Bisita gaztelaniaz izango da eta 10 euroko kostua izango du. Ibilbidea gehienez 30 lagunentzako izango da. Era berean, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Udal Hilerrira hurbiltzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen die bertaratutakoei.
Gaueko bisita antzeztuez gain, Bilbao Zerbitzuak-ek lau ibilbide gehiago diseinatu ditu urriaren 4ra arte, bertaratzen direnei heriotza, hilarriak eta Bilboko hilerriko panteoiak apaintzen dituzten korronte arkitektoniko eta artistikoetatik gidatzeko.
Horrela, ehortzi zituzten pertsonaia ospetsuen bizitza eta obra ezagutu nahi dutenek “Pertsonaia ospetsuak” bisitarekin egin ahal izango dute, uztailaren 23an eta abuztuaren 28an. Kanposantuaren azken 120 urteetako historiaren alderdi arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoetan arreta jarri nahi dutenek “Artea duen hilerria” ibilbidea izango dute abuztuaren 8an eta urriaren 4an; eta Bilboren historia astindu duten gertaera mingarrienak gogoratu nahi dituzten pertsonek “Gerra-gunea”-rekin hitzordua izango dute irailaren 21ean. Halaber, Bilboko hilerriaren alderdi orokor guztiak ezagutu ahal izango dira ostegun honetan, uztailaren 11n, eta datorren irailaren 8an.
Gainera, pertsona talde, enpresa edo kolektiboentzako bisitak ere hitzartu ahal izango dira interesdunekin adosten diren egun, ordu eta baldintzetan.
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019