EU | ES

2024ko apirilaren 26a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko apirilaren 26a, ostirala
2024ko apirilaren 26a, ostirala

Bilboko Udal Hilerriak COVID-19aren biktimak gogorarazteko memorial bat izango du

Abuztuan hasiko dira osasun-krisiak iraun zuen bitartean, 2020ko martxoaren 14tik aurrera, Bilboko udal-hilerrian lurperatu edo erraustu zituzten COVID-19aren 961 biktimen oroimenezko memorialaren obrak. Memoriala altzairu herdoilgaitzezko hiru erretilu laukizuzenez osatutako iturria da. Erretilu horiek elkarren artean mailakatuta daude, eta guztira 15 metroko luzera duten hiru ur-xafla osatzen dituzte. Ura, Bilboko udal-hilerrian ez dagoen elementua, memoria eta bizi-itxaropena gogora ekartzeko erabiltzen da. Proiektuak 148.335 euroko aurrekontua du, eta 6 asteko epea dago lanak egiteko. Aurreikuspenen arabera, lanak abuztuan hasiko dira.

Bilboko Udala proiektu berriarekin konprometituta dago, eta baita pandemiaren biktimekin eta haien familiekin ere. Horren harira, Yolanda Diez Osasun eta Kontsumoko zinegotzi ordezkari eta Bilbao Zerbitzuak-eko presidenteak adierazi duenez, “zalantza barik, hilabete hauek bereziki gogorrak izan dira biktimen familientzat, eta, kontsolamendu gisa balio ez badie ere, Bilboko hilerrian gure gertutasuna eta elkartasuna helarazi, eta ez daudela bakarrik esan gura diegu”.

Bilboko udal-hilerriak, 1902ko apirilaren 27an inauguratu zenetik XX. mendeko hiribilduaren historia astindu duten gertaera mingarri guztien lekukotasuna jasotzen du. 1912ko Zabalguneko Zirkuko umeen tragedia da horietako bat, eta baita Espainiako Gerra Zibila ere, 400 eta 500 pertsona artean fusilatu zituzten ekialdeko harresian irudikatuta, edo Euzkadiko Herri Auzitegiak kondenatutako 19 pertsona exekutatu zituzten mendebaldeko horman izandako fusilamenduak. Gainera, Larrinagako espetxeko, Casa Galerako, Angeles Custodioseko, Altuna Mendi eta Cabo Quilates ontzietako erasoaldietako biktimak eta Oiz mendian 1985ean izandako hegazkin-istripuan hildakoak ere Kriptan ehortzita daude.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019