EU | ES

2024ko maiatzaren 09a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko maiatzaren 09a, osteguna
2024ko maiatzaren 09a, osteguna

Hilerriko kapera “Fantasie” saxofoi eta piano bikote biurtuosoaren magiaz bete zen

Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar doan eskaintzen duen kultur jarduera programaren barruan, Bilboko Udal Hilerriko Kaperak Iñaki Bermudez eta Yume Takasaki musikarien “Fantasie” saxofoi eta piano kontzertua hartu zuen joan den larunbatean, ikusmena zein entzumena musikari-bikote birtuosoaren talentutik urrundu ezinik egon ziren bertaratutako ikus-entzuleen gozamenerako.

Kapera Bermudezen saxofoiaren eta Takasakiren pianoaren magiaz bete zen ordubeteko kontzertuan. Kontzertuan estilo eta aldi desberdinetako obren programa zabala landu zen, Telemannetik saxofoiaren errepertorio klasikoaren gaur egungo konposatzaileenganainoko bidaia. Errezitaldiak kronologikoki nahastu zituen piezak, estilo desberdinak kontrastatzeko eta, horrela, errepertorio klasikoaren barruan hain ezaguna ez den instrumentu horren alderdi desberdinak erakusteko.

Ikus-entzuleen artean, Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak ez zuen hitzordua galdu gura izan. Interpreteen maila goraipatzeaz gain –“zentzumenetarako plazer handia izan da entzutea, are gehiago Kapera zoragarri honen babesean”–, Hiriko hilerri nagusiak artearen, historiaren, kulturaren eta ondarearen ikuspegitik duen balio handia ezagutzera emateko jendea erakartzeko Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar doan eskaintzen dituen kultur jardueren programari balioa eman zion.

“Oraingo honetan, musikaren talentu gazteen babesarekin eta bultzadarekin lotu da, Iñakirekin eta Yumerekin, hain zuzen ere. Izan ere, kulturaren sustapena da Bilbao Zerbitzuak-en Bilboko hilerrirako kultur programako jarduera guzti-guztiekin lortu gura dugun helburuetako bat. Eta ikus-entzuleen begikotasunak, «Fantasie» kontzertu hau bezalako topaketa bereziak programatzera animatzen gaitu, Bilboko Hilerriaren bertsio aktiboena eta biziena erakutsiz. Eskerrak eman gura dizkiegu”, amaitu zuen Álvaro Pérez Alonsok.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019