EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Ibiltarien sareak agur esan du, datorren udazkenera arte; 5.000 parte hartzaile izan ditu 2021-2022 ikasturtean

Yolanda Diez alkateorde eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak 2021-2022 ikasturteko balantzea eskaini du, gaurko ibilbidean parte hartu duten ibiltariekin Zabalguneko Udal Merkatuan egindako gosari osasungarri batean.

Osasuna sustatzeko doako udal programa hau herritar guztientzat da, eta 5.040 parte hartzaile izan ditu, eta 175 saio egin dira, 2021eko urriaren 4tik ekainaren 29ra arte.

Ikasturte honetan gogokoen izan diren ibilbideak, berriz, Kañu pasealekua, Itsasadarreko pasealekua, San Mames, Ametzola eta Hiru Parkeak izan dira.

Yolanda Diez alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak Ibiltarien Sarearen ikasturteko azken jardunaldian parte hartu du gaur goizean. Díezek gaurko ibilbideko parte hartzaileei egin die harrera, eta geraldi bat egin dute bidean, indarrak berritzearren Zabalguneko Udal Merkatuan gosari osasungarri bat eginez.

Zabalguneko Udal Merkatuko ahamen osasungarria fruta freskoarekin eta urarekin egin da, berriro eguneko ibilaldiari ekin aurretik monitoreekin batera.

Yolanda Diezek ikasturtearen balantze labur bat egin du, eta pozik agertu da “urtetik urtera parte hartzaileen artean arrakasta handia izaten ari den programarengatik”, zeinak, ibilaldiok egiten dituzten pertsonen osasunerako onuragarri izateaz gainera, harremanetarako aukera ere ematen baitu, eta, hala, onura bikoizten. Osasun eta Kontsumo Sailaren arduradunak hau gogorarazi du, orobat: “parte hartzaileen batez besteko adina 65 eta 70 urte artekoa den arren, gure erronka da herritar guztiek probatzea Ibiltarien Sarea, duten adina dutela”.

Osasuna sustatzeko udal programa hau doakoa da, eta iragan urrian hasi zen, eta ekainaren 29an amaituko; herritar guztientzat da. Ikasturte honetan, 175 saio antolatu dira, eta 5.040 pertsonak parte hartu dute (batez beste, 32 pertsona).

Udal merkatuek bat egin dute ibiltarien sarearekin

Programa astelehenetik ostiralera garatu izan da, 11:00etatik 13:00etara, eta profesionalak izan ditu beti zuzendari eta laguntzaile. Programak 15 ibilbide izan ditu, eta txandaka egin dira; interesdunek “Bilbo ezagutzeko ibilbideak osasuna zaintzen duzun aldian” izeneko gidan ikus ditzakete, zeina Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak argitaratu baitu, eta dagoeneko eskura baitaude udaltegien sarean eta Udalaren web-orrian.

Bestalde, osagarri moduan, ikasturte honetan hiru ikustaldi egin dira udal merkatuetan, erakustearren zeinen ardura handikoa den gorputz jarduerarekin batera modu osasungarrian elikatzea, bizimodu osasungarri bat izatearren eta ekonomia zirkularra eta gertuko produktuen kontsumoa sustatzearren. Abenduan, ibiltariek geraldi bat egin zuten Labayruko udal merkatuan; apirilean, Otxarkoagakoan; eta, gaur, ekainak 10, Zabalgunekoan.

Arrakasta handiena duten ibilbideak

Aurten ere, aurreko urteetan bezala, ibilbide gogokoenak Kañu pasealekua, Itsasadarreko pasealekua, San Mames, Ametzola eta Hiru Parkeak izan dira. Batez beste parte hartzaile gutxien izan duten ibilbideak, bestalde, desnibelagatik zailenak zirenak izan dira (Arnotegi, Artxanda), eta hirigunetik urrunen doazenak (Ollargan eta Larreagaburu)

“Zure osasunagatik, mugitu zaitez modu jasangarrian”

Ikasturtea hasi aurretik, irago irailean, Mugikortasunaren Astea ospatu zen, Europako Batzordeak 2021eko kanpainarako hautatutako goiburuarekin: “Mugikortasun jasangarria, osasungarria eta segurua”, eta goiburua, “Zure osasunaren alde, mugitu modu jasangarrian”. Europako Batzordeak osasuna nabarmendu nahi izan zuen, bai gorputz osasuna, bai buruko osasuna, gure udalerrietan batetik bestera modu jasangarrian ibiltzeko moduekin lotuz hura, eta Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak bat egin zuen kanpaina horrekin. Hala, bada, Bilboko 4 parketatik abiatuta (Abusu, Etxebarria, Deustu eta Kasilda Iturrizar), mugikortasun aktiboko eta bizimodu osasungarriko jardunaldi baterako proposamen bat egin zen, gorputz ariketa eta modu osasungarrian elikatzea hartuta ikuspuntutzat, helmuga Erriberako Merkatuan izanik.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019