EU | ES

2024ko martxoaren 29a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko martxoaren 29a, ostirala
2024ko martxoaren 29a, ostirala

Erriberako Merkatuak umore ona goratu du Bilboko JA jaialdiaren eskutik

Bilboko XI. Ja Jaialdiaren barruan dagoen Umore Grafikoaren VI. Eskola Lehiaketaren sari banaketa Erriberako Merkatuan izan zen abenduaren 19an. Oso edizio berezia eta beharrezkoa, zalantza barik, umore onari eustea zailtzen ari den pandemiaren erdian. Izan ere, hori da hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidea duen lehiaketaren helburua. lLehiaketaren irabazleak bertara hurbildu dira sariak jasotzera: 100 euroko kupoiak, Cámara eta Joker Comics liburu-dendetan gastatzeko.

Lan irabazleak eta finalistak, abenduaren 19tik 27ra Erriberako Merkatuan ikusgai dagoen erakusketa baten parte dira. Yolanda Diez Bilbao Zerbitzuak elkarteko presidentea ere bertara hurbildu da, urtero bilbotarren umore ona goratzen duen jarduera honetan Erriberako Merkatuak duen prestasuna erakusteko. Zorionak, irabazleei eta irakasleei.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019