EU | ES

2024ko maiatzaren 09a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko maiatzaren 09a, osteguna
2024ko maiatzaren 09a, osteguna

Jaime Cantizanoren “Por fin no es lunes” programa Erriberako merkatura itzuliko da larunbat honetan

Jaime Cantizano aurkezle eta esatari ezagunak ezustean harrapatuko ditu Onda Cero irratiko entzuleak larunbat honetan, ekainak 24, “Por fin no es lunes” programa Erriberako Merkatura eramanez. Beste behin ere, Bilboko udal merkatu enblematikoena set bihurtuko da, oraingoan irratikoa, saioaren entzuleei eta erosketak egiten ari diren bitartean esatari eta aurkezlea aurkitzen dutenei tarte atsegina eskaintzeko.

Saioan, Jaime Cantizanok hainbat gonbidatu elkarrizketatuko ditu, merkatariak eta hiriko pertsona ospetsuak barne, Erriberako Merkatuak denboraldian zehar eskaintzen duen sukaldaritza eta kultur eskaintza ezagutzen duen bitartean. Transmisioa Onda Ceroren frekuentzien bidez sintonizatu ahal izango da, baita on line ere, irratiaren webgunearen eta aplikazio mugikorren bidez.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019