EU | ES

2024ko abenduaren 12a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko abenduaren 12a, osteguna
2024ko abenduaren 12a, osteguna

Japoniako errezetak datoz Erriberako Merkatura

Urte batzuetatik hona munduan gehien kontsumitzen denetako bat Japoniako sukaldaritza da. Sushia, ramena edo udona Japoniako plater tipikoak ziren garai batean, baina gaur egun mundu osoko jatetxeetako sukaldeetan sartu dira. Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak abendutik aurrera hainbat sukaldaritza-ikastaro eskainiko ditu, milaka urte dituen kultura eta gastronomia hori bilbotarrei gerturatzeko. Klaseak Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Sukaldaritzak Eskolan emango dira, eta erabiliko diren produktuetako asko merkatuko postuetakoak izango dira.

Bilboko Udaleko alkateordeak eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Yolanda Díezek parte hartzera animatu ditu herritarrak. “Ikastaroetan Bilbotik milaka kilometrora sortutako plater eta errezetak egingo dituzte ikasleek, baina tokiko produktuak erabiliko dituzte horretarako, gertuko baratzetakoak eta gure itsasoetakoak. Nazioartekoa eta tokikoa uztartuko dira gastronomiarekiko zaletasunarekin eta horren ondorioz, arrakasta handia izango dute ikastaroek”.

Lehenengo ikastaroan bao ogia egingo da, eta datorren ostiralean izango da, abenduaren 9an. Urtarrilean, Gabonetako betekadak igaro ondoren, sushiaren txanda izango da. Ikastaroak bi saio izango ditu, urtarrilaren 19an eta 26an (osteguna). Ostiral horretan bertan, urtarrilaren 27an, ramena izango dugu Sukaldaritza Eskolan, Japoniako sukaldaritzako plater izarretako bat. Amaitzeko, eta plater bakarrarekin konformatzen ez diren guztientzako, otsailaren 7, 14, 21 eta 28an Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak Japoniako sukaldaritzari buruzko ikastaro orokor bat emango du.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019