EU | ES

2026ko irailaren 03a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko irailaren 03a, osteguna
2026ko irailaren 03a, osteguna

Musika klasikoa Bilboko hilerriko kaperara itzuliko da, Iñaki Bermudezen saxofoiarekin eta Yume Takasakiren pianoarekin

  • Kontzertua datorren irailaren 13an izango da, 12etan, eta belaunaldiz belaunaldiko obren bilduma zaindua hurbilduko dio publikoari; musika klasikoaren unibertsoaren parte izaten jarraitzen duten lanak
  • Emanaldia Bilbao Zerbitzuakek urtero antolatzen duen kultur egitarauaren barruan dago

Bilboko Udal Hilerriko Kaperak musika klasikoaren melodia ezagunenak hartuko ditu berriro ere, Iñaki Bermudez saxofoi-jotzaile bizkaitarraren eta Yume Takasaki piano-jotzaile japoniarraren eskutik. Kontzertua, “Munduko Kantuak” izenburuarekin, irailaren 13an izango da, 12etan. Bertaratzen direnek musikaz gozatzeko aukera paregabea izango dute, historia, artea eta memoria uztartzen dituen ingurune berezi honetan.

Bilboko hilerrian emandako aurreko kontzertuen ostean, bi artistak bueltan datoz musika-proposamen berri bat eskaintzeko; bertan, saxofoiak eta pianoak elkarrekin hitz egingo dute, musika klasikoaren historia markatu duten konposizioen bidez. Kontzertua Bilbao Zerbitzuakek urtean zehar Bilboko Udal Hilerrian antolatzen duen kultur egitarauaren barruan kokatzen da.

“Kontzertu honen edizio bakoitzak argi uzten du hilerriko kaperan musika klasikoaz gozatzeko ekimenak herritarren artean pizten duen interesa. Iñaki Bermudezen eta Yume Takasakiren maila artistikoari eta prestatu duten egitarau erakargarriari esker, musikazaleek eta gune honetara beste ikuspegi batetik hurbildu nahi dutenek interes handiko kultur proposamena izango dute hitzordu honetan”, nabarmendu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzia Álvaro Pérez Alonsok.

Nazioarteko oihartzuna duten artistak

Bermudez Sopelan jaio zen, eta Espainian, Belgikan eta Frantzian egin du bere ibilbidea. Bartzelonako, Bruselako eta Pariseko goi-mailako musika-ikastegi entzutetsuetan trebatua, bakarlari-lana eta ganbera-musikako proiektu ugari uztartzen ditu, eta nazioarteko hainbat lehiaketatan saritu dute. Gainera, irakasle gonbidatu gisa, lan pedagogiko handia egiten du hainbat herrialdetako kontserbatorioetan eta topaketa espezializatuetan.

Bestalde, Takasakik oso goiz hasi zituen musika-ikasketak bere jaioterrian, Yokohaman. Ondoren, Tokioko Musika Eskolan eta Parisko Goi-Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zuen trebatzen, eta pianoan zein ganbera-musikan espezializatu zen. Bere ibilbide profesionalean, Frantziako eta nazioarteko hainbat talde eta bakarlarirekin aritu da elkarlanean.

“Biek urteetan zehar eraiki duten konplizitate artistikoari esker, eta errepertorio klasikoko obra handiak publikoari hurbiltzeko egin duten apustuari esker, haien emanaldi bakoitza musika-esperientzia zaindua eta gertukoa da”, azpimarratu du zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019