EU | ES

2026ko azaroaren 27a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko azaroaren 27a, ostirala
2026ko azaroaren 27a, ostirala

Gabonak Erriberako merkatuko Sukaldaritza eskolara iritsiko dira

Gabonak Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolara iritsiko dira abendu honetan. Hain zuzen ere, egun seinalatu hauetan mahaikideak zur eta lur utzi nahi dituztenek Gabonetako errezeten ikastaroa izango dute abenduaren 9an eta 16an, 18:30ean. Etxeko txikienek ere izango dute plater eta aholku horiek bertatik bertara ezagutzeko parada, kasu honetan larunbatean, hilaren 19an, 11etan.

Horrez gain, abenduaren 5ean, 11etan, txipiroien bi plater tipikoenak prestatzen ikasteko ikastaroa izango da: tipularekin eta bere tintan. Eta postreetan berrikuntzak egin nahi dituztenentzat, tarta krematsuen ikastaroa eskainiko da hilaren 23an, 18:30ean.

Azkenik, hilaren 15ean, garagardoaren munduan murgiltzeko aukera izango da, uztartze-hastapenen ikastaroarekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019