EU | ES

2024ko apirilaren 19a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko apirilaren 19a, ostirala
2024ko apirilaren 19a, ostirala

Karra Elejalde, Enric Auquer eta Megan Montaner dira 'La vida padre' komediaren protagonistak

Joaquin Mazok zuzendu eta Joaquin Oristrellek idatzitako La vida padre komedia aste honetan hasi da filmatzen

Protagonista nagusiak Karra Elejalde (La Fortuna, Mientras dure la guerra, Ocho apellidos vascos) eta Enric Auquer (Sky Rojo, Vida Perfecta, Quien a hierro mata) izango dira. Karra Elejaldek bi aldiz irabazi du Goya saria, eta Enric Auquer Errebelazio Aktorerik Onenaren Goya sariaren jabe da. Filmaketa lanak Bilbon eta Madrilen egingo dira.

Gainerako aktoreak honako hauek izango dira: Megan Montaner (30 Monedas, Señor, dame paciencia), Lander Otaola (Patria, Ane), Maribel Salas (Allí abajo, La pequeña Suiza), Gorka Aguinagalde (Ane, Perdiendo el este) eta Manuel Burque (Vida perfecta, Requisitos para ser una persona normal).

Gainera, Diego Guerrero sukaldari arabarrak filmean parte hartuko du eta aholkuak emango ditu. Bi Michelin izar dituen Dstage jatetxearen jabea da.

Sinopsia

Mikelek, sukaldari gazte eta anbiziotsu batek, duela hogeita hamar urte desagertutako aitaren ustekabeko bisita jasoko du. Bere jatetxearen etorkizunerako une kritiko batean, aitaz arduratu beharko da. Juan (Mikelen aita) gizon txoro eta bizia da, urakan baten antzekoa. Ezinezkoa da aurretik jakitea une bakoitzean zer egingo duen, eta kolokan jarriko ditu Mikelek sukaldaritzaz eta bizitzaz dituen ideia guztiak.

Joaquin Oristrellek (Cuéntame cómo pasó, La Tribu) idatzi du LA VIDA PADRE komediaren gidoia, Olatz Arroyoren eta Joaquin Mazonen ideia batetik abiatuta. Filmaren zuzendaria Joaquin Mazon bera da.

Joaquin Mazonek Manolito Gafotas, Cuestión de sexo eta Doctor Mateo telesailetan hasi zuen bere ibilbidea, eta azken telesail horrekin zuzendaritzara jauzi egin zuen. Orduz geroztik, arrakasta handiko hainbat telesail zuzendu ditu, hala nola Con el culo al aire eta Allí Abajo. 2016an, bere lehen film luzea estreinatu zuen zinema aretoetan (Cuerpo de Élite), eta milioi bat ikusle baino gehiago izan zituen. 2018an, telebistara egokitu zuten film arrakastatsu hori, telesail formatuan: Cuerpo de Élite: la serie. Prime time ordutegian egindako telebista apustu nagusietako bat izan zen.

LA VIDA PADRE filmaren ekoizleak MOD Producciones eta KOWALSKI FILMS dira. Partaide ditu MOVISTAR eta ETB, eta ICAA – Espainiako Gobernuaren babesa jaso du, honako erakunde hauen bitartez: Bizkaia Film Commission, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019