EU | ES

2024ko martxoaren 28a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko martxoaren 28a, osteguna
2024ko martxoaren 28a, osteguna

Labayruko merkatua: Jatorri barietatea eta produktuen 0 KM, gazteen artean garrantzia duten arrazoi bi

Produktuen kalitate ezin hobea eta merkatarien tratu pertsonala plus handia dira merkatu honetan kontsumitzeko orduan.

Erdigunetik bost minutura eta postu ugarirekin, Labayruko Merkatua dago, izen bera duen kalearen 8. zenbakian. Betiko bezeroek, aitite-amamek euren bilobekin, eta auzoko postuez arduratzen den jendearen tratuak erakarrita hurbiltzen diren gazteek… egunero bisitatzen dute merkatu hori, euren erosketa-saskia betetzeko.

Merkatu honetan gehien ikusten direnak ez diren arren, gero eta gazte gehiago ikusten da Labayruko merkatuan atzera eta aurrera. Produktuen gertutasunak eta 0 KMkoak izateak oso leku garrantzitsua betetzen dute, eta horrek gero eta gehiago erakartzen ditu gazteak.

Jose Felixek, merkatuko arrandegiko arduradunak, azaldu duenez, saltzen diren produktu guztien bertako jatorria, merkatuko merkatariek bezeroekin duten tratua eta konfiantza, eta postuen kokaleku egokia, egunero jende berria erakartzea eta euren ohiko bezeroekin jarraitzea lortzen duten alderdi positiboetako batzuk baino ez dira.

Informazio gehiago Labayruko Merkatuan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019