EU | ES

2024ko ekainaren 15a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko ekainaren 15a, larunbata
2024ko ekainaren 15a, larunbata

Libu liburudenda proiektuko liburuen bilketa solidarioa urtarrilaren 8ra arte luzatuko da Erriberako Merkatuan

Zubietxe Elkarteak Libu Liburudenda proiektuaren barruan antolatzen duen liburu bilketa solidarioa urtarrilaren 8ra arte luzatuko da Erriberako Merkatuan. Lagundu nahi duten pertsonek nahi ez dituzten liburuak utzi ahal izango dituzte merkatuko hainbat gunetan prestatu diren edukiontzietan.

“Zubietxe Elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak artatzen eta kultura mundu guztiarentzat eskuragarri egiten. Gainera, iraunkortasunaren aldeko apustua egiten du, nahi ez ditugun liburuei bigarren bizitza bat emanez. Hauek bezalako proiektuak beti izango dute gure babesa”, goraipatu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

Ekimena abenduaren 14an estreinatu zen merkatutik hasitako eta liburu-dendarainoko giza kate batekin, liburuak lotura gisa erabiliz; gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak ikusarazteko eta ikasteko, lanerako eta benetako integraziorako espazioen alde egiteko helburuarekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019