EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Lusers de bohemia-k Bilboko hilerriko film laburren I. Lehiaketa irabazi du "marmolista.com el portal innecesario" lanarekin

AP-68 Peliculas-en “Un trabajo de muerte” filmak bigarren saria eskuratu du. Horrez gain, bi accesit eman zaizkie “Campanera” eta “Marmolista.com el portal innecesario” obrei, Gazte Zuzendaritza Onena izategatik eta herritarren bozka gehienak eskuratzeagatik, hurrenez hurren

Bilbao Zerbitzuak-ek joan den asteburuan 2024ko kultur programazioaren barruan antolatutako lehiaketara 15 film labur aurkeztu dira.

Bilboko Udal Hilerriaren kultura- eta ondare-aberastasuna modu original eta sortzailean ikus-entzunezko klip batean jasotzea zen Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako Film Laburren I. Lehiaketaren helburu nagusia; eta Lusers de bohemia produkzio taldeko artistek, Paula Brezo, Antonio Meléndez eta Marco Navarro, hori bera lortu dute “Marmolista.com el portal innecesario” lanarekin.

Obra irabazleak atzo arratsaldean aukeratu zituzten, Bilboko Hilerriko Kaperan bertan, Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi delegatuak parte hartu duen ekitaldian. “Lehiaketaren lehen edizioa izateko, uste dugu erantzuna positiboa izan dela. Aurkeztutako lanek hilerriaren dibertsitate soziala eta egungo pertzepzioa adierazten dute. Harrera onak ildo horretan lanean jarraitzera animatzen gaitu. Gainera, aurkeztutako film laburrek jasotzen duten istorioak beste ikuspegi batekin ikusarazi digu lekua; eta hori zen helburua”, adierazi du zinegotziak.

Lehiaketa joan den asteburuan (irailak 20-22) egin zen, 2024ko kultur programazioaren baitan. Guztira, 15 taldeek parte hartu zuten eta kanposantuko instalazio guztiak izan zituzten eskura. Aurreikusi zen bezala, film laburren grabaketak ez zuten gainerako zerbitzuak oztopatu, ezta erabiltzaileen bisitak ere.

Lehen edizio honetan parte hartu duten 15 taldeek epaimahaiaren oniritziarekin ikuskatze publikora igaro ziren, gero bi sarien eta bi accesit-en irabazleen aukeraketa egiteko. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak; Iñigo Gómez Fernández zinema zuzendari bizkaitarrak -2023an animaziozko goya irabazi zuen-, eta Ivan Miñambres UNIKO ekoiztetxeko zuzendaria; eta Eugenio Puerto Bilboko fantasiazko zinemaren jaialdiko programazio zuzendariak.

Epaimahaiak azpimarratu duenez, “lehiaketak artista parte-hartzaileen sormena eta gogoa piztu du, heriotzarekiko tabu soziala apurtzea bilatzen duten kontakizun hunkigarri eta askotarikoak sortuz, gure hildakoei eta maiteen elkartasun leku gisa erakutsiz. Bilbon bizi izan zen jendearen oroitzapenak betiko gordeko dira obra horiei esker”

Atzo Kaperan egon ziren ikusleek bozkatu eta aukeratu zituzten film laburren irabazleak. Lehen saria Lucers de bohemia taldearentzat izan da, “Marmolista.com el portal innecesario” lanagatik; eta bigarrena AP-68 Peliculas-entzat, “Un trabajo de muerte” film laburrari esker.

Bi accesit

18 urtetik beherakoen parte-hartzea eta interesa sustatzeko, Bilbao Zerbitzuak-ek “Campanera” filmari Gazte Zuzendaritza Onenaren accesita eman dio. Eta “Marmolista.com el portal innecesario” obrari beste bat herritarren bozka gehienak eskuratzeagatik.

Saritutako film laburrak Bilbao Zerbitzuak duen Arte Bildumaren parte dira orain. Bilduma bilbaozerbitzuak.bilbao.eus webgunean dago eskuragarri.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019