EU | ES

2024ko apirilaren 26a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko apirilaren 26a, ostirala
2024ko apirilaren 26a, ostirala

Mercabilbaok Bizkaiko elikagaien bankuaren aldeko "50 urte, 50 errezeta” liburua aurkeztu du Bilboko Erriberako Merkatuan

Urte historiko bati amaiera emateko, Mercabilbaok amantala lotu du, suak piztu ditu eta lanari ekin dio “50 urte, 50 errezeta” liburu solidarioa eginez, mende erdia Bizkaiko gastronomiaren zapore onenekin ospatzeko. Bilboko eta Bizkaiko jatetxeetako sukaldariek eta Bilboko, Galdakaoko eta Leioako Ostalaritza Eskoletako sukaldariek egindako 50 sukaldaritza proposamenen sorta da. Errezeten artean, hasierakoak, arrain-, itsaski- eta haragi-plater nagusiak eta postreak biltzen dira.

Errezeta liburua gaur goizean aurkeztu dute Bilboko Erriberako Merkatuan Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak eta Aitor Argote Ibánez Mercabilbaoko zuzendari nagusiak, Miguel Ángel Fernandino Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteak, Rafael Gardeazabal Bilbao Dendak-eko presidenteak, Bizkaidendak-eko presidenteak, eta Andres Cebrecos-ek, liburuan parte hartu duten zenbait sukaldarik lagunduta.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019