EU | ES

2024ko uztailaren 24a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko uztailaren 24a, asteazkena
2024ko uztailaren 24a, asteazkena

Musika ez da faltako Domu Santu egunean, azaroak 1, kaperan egingo den VI. Kontzertu lirikoarekin

Domu Santu Egunean musikak protagonismo berezia hartuko du Kontzertu Lirikoarekin. Aurten seigarren edizioa beteko du eta azaroaren 1ean, 13etan, Kapera girotuko du, Bilboko Gotzainak eskainiko duen 12etako mezaren amaieran. “Jardunaldiaren une oso berezia izaten da kontzertua, musikak berak hartzen ari den mailagatik baina tokiagatik ere; Kapera Bilboko Udal Hilerrian dagoen punturik ederrenetako eta interes bereziko bat”, adierazi du Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

“Bilbao Bel Canto” musika-taldeak joko du, eta Patricia Sesar sopranoa, Martín Barcelona tenorea, Clara Junguitu, biolina, Miren de Diego, biola, eta Iñaki Belasko, pianoa, osatzen dute. Bilboko musikari hauek ibilbide ezaguna dute arlo artistikoan, ahotsean zein instrumentuan, eta prestakuntza sendoa eta eguneratua gure mugetatik kanpoko hainbat ekitalditan.

VI. Kontzertu Liriko honetan musikako hainbat erro biltzen dituzten 15 obra interpretatuko dira; Kapera bezalako marko paregabean eta Domu Santu bezalako egun garrantzitsu batean. Filmetako soinu banden abestiak, abesti sakroa, nazioarteko lirikako lanak, ariak, erromantzak eta operako bikote ospetsuenak, zarzuela eta euskal zortzikoak interpretatuko dira besteak beste.

Kontzertuko sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina Klaustroaren kanpoko megafoniaren bidez eliz zeremonia eta kontzertu lirikoa entzun ahal izango dira. Bertan egon ezin diren pertsonenek kontzertua denbora errealean ikusi eta entzun ahal izango dute TeleBilbao tokiko telebista-kateaan edota Bilbao Zerbitzuak youtube plataforman.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019