EU | ES

2024ko urriaren 10a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko urriaren 10a, osteguna
2024ko urriaren 10a, osteguna

Musika klasikoa Bilboko hilerriko kaperara itzuliko da "La dernière chanson" kontzertuarekin

Larunbatean, hilaren 21a, Iñaki Bermúdez bizkaitarraren saxofoiak, Yume Takasaki japoniarraren pianoak eta Helena Ressurreição abeslari mezzosoprano portugaldarraren ahots harrigarri eta paregabea musika klasikoz beteko dute Bilboko Udal Hilerriko Kapera “La dernière chanson” kontzertuarekin, Bilbao Zerbitzuak kanposantuan urtero antolatzen duen kultur jardueren programaren barruan kokatzen dena.

Hirukote gazte zoragarri honek, 12etatik aurrera, atsegin emango diete berturatutakoei musika klasikoko konpositore handien pieza ikonikoekin; Fernande Decruck, Bruno Mantovani, Núria Gimenez Comas, Henri Duparc, Émile Paladilhe, Gabriel Fauré edo Wijnand van Klaveren esaterako.

“Kontzertu honeak Bilbao Zerbitzuak hilerrirako kultura-programaren barruko jarduera guztiekin lortu nahi dugun helburua jarraitzen du: artea eta kultura sustatzea. Baina “La dernière chanson” kontzertuaren bidez, talentu gazteei ematen diegun babesa ere erakutsi nahi dugu, gurekin izango dugun hirukote zoragarri hau bezala”, nabarmendu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok.

Iñaki Bermudez saxofoi jotzaile bizkaitarrak eta Yume Takasaki piano-jotzaile japoniarrak Bilboko Hilerriko Kaperan jada izan dira arrakasta handiz. Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ezagutu zuten elkar, eta Frantzian bizi dira oraindik ere nahiz eta nazioarteko agertokietan txoko bat irekitzea lortu duten. Hain da horrela, Sorbonako Unibertsitatearekin eta Pompidou Zentroarekin (Paris) batera doktoretza burutuko duen lehen atzerritarra izango dela Bermudez. Osatzen duten bikotea paregabea da, eta Bilboko Hilerriko Kaperan entzunteaHelena Ressurreição portugaldar mezzosopranoarekin batera; zalantzarik gabe, aukera aparta izango da larunbat goizaz gozatzeko. Kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019