EU | ES

2024ko azaroaren 21a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 21a, osteguna
2024ko azaroaren 21a, osteguna

Musika klasikoa Bilboko hilerrira itzuliko da larunbatean Iñaki Bermudezen saxofoiarekin, Yume Takasakiren pianoarekin eta Helena Ressurreiçaoren ahotsarekin

“La dernière chanson” errezitaldia 12etan hasiko da, eta musika klasikoko bilduma bat hurbilduko die bertaratutakoei, garai guztietako obra ospetsuenekin

Asteburu honetan, Bilbao Zerbitzuak-ek urtero antolatzen duen Film Laburren I. Lehiaketa ere ospatuko da Hilerrian. Izena emateko epea zabalik dago oraindik Bilbao Zerbitzuak-en webgunean

Irailaren 21ean, larunbata, Bilboko Udal Hilerriko Kapera Iñaki Bermudez bizkaitarraren saxofoiaren, Yume Takasaki japoniarraren pianoaren, eta Helena Ressurreiçao abeslari mezzosoprano portugaldarraren ahotsaren magiaz blaituko da berriro “La dernière chanson” (Azken abestia) kontzertuarekin. Ekimena Bilbao Zerbitzuak kanposantuan urtero antolatzen duen kultur jardueren programaren barruan kokatzen da.

“Kontzertu honen bidez, hiriburuko hilerri nagusiaren balio artistiko, historiko eta kulturala, bai eta ondarea ere, ezagutarazi nahi dugu musikako talentu berriak babestuz eta bultzatuz. Helburu horrekin, oraingo honetan hirukote artistiko gazte hau izango dugu”, adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Bizkaiko eta Japoniako gazteek osatutako bikote bertutetsua Bilboko hilerrira itzuliko da, eta aurten, berrikuntza gisa, Helena Ressurreiçao mezzosoprano portugaldar gaztea batuko zaie; Liceuko Kontserbatorioan graduatua, Marisa Rocarekin, eta Espainiako Musika Gazteen 88. lehiaketa iraunkorreko 1.sariaren irabazlea.

Iñaki Bermudezek nazioarteko bakarlari lana ganbera-musikarekin uztartzen du, eta jarduera horrek guztiak nazioarteko eta estatuko hainbat lehiaketatan saritua izatera eraman du. Saxofoi-jotzailearekin batera Yume Takasaki piano aditua eta ganbera-musika maitalea izango da. Japoniarrak Yusuke Kikuchirekin eta Tomoaki Yoshidarekin musikan lizentziatu da eta Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasten jarraitu du. Izan ere, bertan ezagutu zuten elkar nazioarte mailan oso ezagunak diren bi artista hauek.

Horrela, eta saxofoiaren errepertorio klasikoaren musika transmititzeko asmoz, hirukote gazteak kontzertua eskainiko du konpositore handien pieza ikonikoekin: Fernande Decruck, Bruno Mantovani, Núria Gimenez Comas, Henri Duparc, Émile Paladilhe, Gabriel Fauré edo Wijnand van Klaveren.

Emanaldia 12etan hasiko da eta ordu betez bertaratzen direnei garai guztietako obra ospetsuenak hurbilduko dizkie. “Egun horretan Kaperara hurbiltzen direnek “La dernière chanson” bezalako topaketa berezia gozatzea besterik ez dugu nahi, eta, gainera, Bilboko Hilerria bezalako leku adierazgarri batean egitea”, ondorioztatu du zinegotziak.

Zinema-agertokia

Asteburu honetan bertan ere, irailaren 20an (ostirala), eta musika klasikoak kanposantua hartu aurretik, Film Laburren I. Lehiaketa ospatuko da, “Bilboko hilerriko kultura eta ondare aberastasuna bultzatzeko helburuarekin”, Álvaro Pérezek gogorarazi duenez.

Parte hartu nahi duten taldeek oraindik izena eman dezakete Bilbao Zerbitzuak-en webgunean eta lehiaketaren oinarriak kontsultatu. Lehiaketa irailaren 22an, igandea, amaituko da; epaimahaiak, Bilbao Zerbitzuak-eko ordezkari batek eta kultura eta zinema munduko profesionalek osatuko dute eta gehienez 20 lan aukeratuko dituzte iraialren 27an egingo den herri-bozketan erakusteko. Egun horretan ere sari-banaketako ekitaldi publikoa izango da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019