EU | ES

2024ko apirilaren 20a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko apirilaren 20a, larunbata
2024ko apirilaren 20a, larunbata

Osasun eta kontsumo Sailak bat egin du gurutze gorriaren “zure eskubideak jokoan” kanpainarekin

Bizkaiko Gurutze Gorriak, Gazteen Gurutze Gorriaren bitartez, hasiera emango dio gaur urtarrilaren 4an amaituko den jostailu berria biltzeko “Zure Eskubideak Jokoan” kanpainari.

Helburua Gabon hauetan 5.000 jostailu biltzea da, eta gizarte egoera zaurgarrian dauden familiei jolas eta jostailu berriak, ez-belikoak eta ez-sexistak eskaintzea, pertsona horiekin benetan lan egiteko sistemaren barruan, balioen transmisioaren eta jolas osasungarriaren helburuak bete daitezen. Jolasa umeen oinarrizko eskubidetzat hartzea eta txikienengan sortzen dituen onurak ezagutaraztea funtsezkoa da hainbat erakunderen laguntza duen kanpainan.

Pintxo Solidarioa Erriberako Merkatuan abenduaren 10eko goizean

Horien artean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, Bilbao Zerbitzuak-en bidez, Erriberako Merkatuko merkatarien eskutik, Pintxo Solidarioa ekimena antolatuko du datorren abenduaren 10eko goizean. Ekimen horren bidez bildutako diru guztia jostailuak erosteko erabiliko da.

Kanpainaren bilketa-gune, ordutegi eta informazio guztiak Cruz Roja Bizkaia webgunean kontsulta daitezke. Prestatutako bilketa-guneetan jostailuak emateaz gain, dohaintzak eginez ere lagundu ahal izango zaio kanpainari, www.cruzrojabizkaia.org/juguetes helbidean gaitutako ordainketa-kanal digitalaren bidez, 900 104 971 telefono-zenbakiaren bidez, JOSTAILU hitza duen SMSa 38088 zenbakira bidaliz (3 €) edo BIZUMa bidaliz 38061 zenbakira (gutxienez 5 €), entregako gune fisikoetara joan gura ez dutenei dohaintza errazteko. Bildutako diru guztia jostailuak erosteko erabiliko da.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak parte hartzeko deia egin du. “Atzo Bilbo argiz bete zen, eta gaur gure itxaropenaren eta ilusioaren bonbilla berezia piztu gura izan dugu hemen. Zuei esker jostailu bat jaso ahal izango duten ume horien alaitasunarekin etxe asko argituko dituen bonbilla hori. Haiek izan behar dute festen eta Athletic eta Bilbao Basket taldeek ere parte hartzen duten jostailuen bilketa masibo honen protagonista eztabaidaezinak”.

Era berean, gogorarazi duenez, “gehiegikeria eta kontsumoa ere ohikoak dira egun horietan. Nire nahia 2023rako gure burua modu osasungarrian zaintzea eta ingurumena eta planeta jagotea da, eta abenduaren 10ean Erriberako Merkatuko merkatarien elkartearekin batera Gurutze Gorriaren alde antolatu dugun Pintxo Solidarioarekin izango gaituzue zain Erriberako Merkatuan. Bide batez, Osasun eta Kontsumo zinegotzi naizen aldetik, beste gomendio bat ere egin behar dut: menuak planifikatu egin behar dira, inguruko merkatuetan erosi, janaria botatzea saihestu…”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019