EU | ES

2024ko urriaren 10a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko urriaren 10a, osteguna
2024ko urriaren 10a, osteguna

Osasun eta kontsumo sailak elikadura eta bizitza-ohitura osasuntsuei buruzko aholkularitza eskaini die Labayruko Azokako bezeroei

Osasunaren Sustapeneko teknikariek prestakuntza-saioak eman dizkiete Labayruko Azokako merkatariei, eta informazio-saioak bezeroei.

Dekalogo bat banatu dute, elikadura eta bizitza-ohitura osasuntsuei buruzko aholkuekin.

Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Saila «Auzoak Abian» parte-hartze bidezko prozesu komunitarioak garatzen ari da Irala eta Ametzola auzoetan, eta, ekimen horren barruan, prestakuntza- eta informazio-saioak egin dituzte gaur, Labayruko Merkatuan, hango merkatari eta bezeroekin, batzuei eta besteei elikadura eta bizitza-ohitura osasuntsuei buruzko aholku espezifikoak emateko helburuarekin.

Yolanda Díez Bilboko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak esan duenez, “saio horiekin bilatzen dugu, batetik, herritarrei bizitza osasuntsu baten funtsezko alderdien berri ematea, eta, bestetik, merkatari eta bezeroak kontzientziatzea bizitzeko era osasuntsua izateak duen garrantziaz, bai elikadura-ohiturei, baita gure egunerokoaren beste alor batzuei dagokienez”.

Saioan zehar, Osasun Dekalogo bat banatu dute, bizitza-ohitura osasuntsuak mantentzeko aholku praktikoekin. Hauek dira bertan jasotako hamar gomendioak: osasuntsu jatea, estresa eta antsietatea zaintzea, Osasuna zaintzea, alkohola eta tabakoa zaintzea, eguzkiarekin kontuz ibiltzea, ariketa fisikoa egitea, ondo deskantsatzea, bizitzarekiko jarrera positiboa izatea, komunitatean parte hartzea, eta komunitatean parte hartzea, harreman pertsonalak zaintzea eta zalantzak eta arazoak partekatzea.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019