Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
EU | ES
Osasunari dagokionez desberdintasun-egoeran dauden 1.200 pertsonak hartzen dute parte Osasun eta Kontsumo Sailaren eta Bilbao Zerbitzuak-en elikadura osasungarriari buruzko tailerretan
Osasunari dagokionez desberdintasun-egoeran dauden 1.200 pertsonak hartzen dute parte Osasun eta Kontsumo Sailaren eta Bilbao Zerbitzuak-en elikadura osasungarriari buruzko tailerretan
Osasunari dagokionez desberdintasun-egoeran dauden 1.200 pertsonak hartzen dute parte Osasun eta Kontsumo Sailaren eta Bilbao Zerbitzuak-en elikadura osasungarriari buruzko tailerretan
Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak Bizkaiko Gurutze Gorriaren erabiltzaileen azken tailerra hartu du gaur goizean. Alvaro Perez Alonso Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzia, Joseba Lozano ESHBIko zuzendaria eta Manu Calvo Bizkaiko Gurutze Gorriko idazkaria bertaratu dira 2023ko programaren bigarren edizioaren balantzea ezagutzera emateko.
2024ko urtarrilean programaren edizio berria hasiko da, eta, aurrekoetan bezala, Bilbao Zerbitzuak-en lankidetzari esker izango da posible. Elikadura osasungarriaren oinarri gisa, Erriberako Merkatua jende berriarengana hurbiltzeko duen konpromisoaren barruan, Bilbao Zerbitzuak-ek 1.200 plaza finantzatuko ditu.
2023an emandako 94 tailer praktiko eta teorikoak 29 kolektiboren erabiltzaileei zuzendu zaizkie; 2024an antzeko parte-hartze zifrak lortzea espero da.
Osasunari dagokionez desberdintasun-egoeran dauden pertsonei zuzenduta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak Bilbao Zerbitzuak-en laguntzarekin eta ESHBIrekin lankidetzan sustatutako Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerrek 1.200 pertsona bildu dituzte guztira 2023an egindako bigarren edizioan. Programaren erabiltzaileek oso balorazio ona eman diote berriro ere programari, gutxieneko 4,5eko notarekin, 0-5 puntuko eskalan.
Programaren bigarren edizioaren balantzea gaur goizean aurkeztu du Álvaro Pérez Alonso Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak, Joseba Lozano ESHBIko zuzendariarekin eta Manu Calvo Bizkaiko Gurutze Gorriko idazkariarekin batera. Ekitaldia Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan izan da, Bizkaiko Gurutze Gorriaren erabiltzaileei zuzendutako azken tailerrean.
“Programa aurreikuspenaren arabera gauzatu da, eta Hiriko elkarte gehiagorengana iristea lortu dugu. Elkarte horiek egunero egiten dute lan egoera txarrean dauden kolektibo askoren bizitza hobetzeko. Haien lana ezinbestekoa da, eta Udalak ahal den guztian laguntzen jarraituko du”, nabarmendu du zinegotziak. 2023an emandako 94 tailer praktiko eta teorikoak 29 kolektiboren erabiltzaileei zuzendu zaizkie: zaurgarritasun fisikoa edo kognitiboa duten pertsonak biltzen dituzten 11 elkarte, gizarte-zaurgarritasun egoeran dauden pertsonekin esku hartzen duten 15 erakunde eta komunitatetik osasuna sustatzeko 3 programa (osasun-sarea dutenak).
Bilbao Zerbitzuak-en laguntzarekin, 2022an Osasun eta Kontsumo Sailetik abiatu zen Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerrak izeneko udal programak doako hainbat tailer teoriko eta praktiko eskaintzen ditu, osasunari dagokionez desberdintasun-egoeran dauden pertsonen elikadura egokitzeko, eta, gainera, Bilboko udal-merkatuek eskaintzen duten hurbileko produktua aprobetxatuz.
Tailerrak egoera zaurgarrian dauden helduei eta osasun-desberdintasunak dituztenei zuzenduta daude. Saio teorikoak Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko langile espezializatuek ematen dituzte San Frantziskoko Udal Zentroan, eta praktikak Erriberako Merkatuan dagoen Sukaldaritza Eskolan egiten dira, ESHBIko profesionalen eskutik.
Tailerren hirugarren edizioa 2024ko urtarrilean hasiko da, eta Bilbao Zerbitzuak-en lankidetzari esker jarraituko du posible izaten. Izan ere, Bilbao Zerbitzuak-ek gehienez ere bakoitza 12 pertsonari zuzendutako 100 ikastaro kontratatuko ditu, hau da, 1.200 onuradun guztira. Ikastaro horiek Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan emango dira, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalen eskutik. Eskola horrek kudeatzen du Erriberako Merkatuan dagoen Sukaldaritza Eskola, hitzarmen bidez.
Lankidetza horrekin, Bilbao Zerbitzuak aurrera egiten ari da Erriberako Merkatuaren sustapen komertziala bultzatzeko plana lortzeko xedez; izan ere, ikastaro horien bidez, merkatua ezagutzen ez duten edo bertan erostera ohituta ez dauden pertsonek instalazioak ezagutzea eta merkatu horretan produktu freskoak eta osasungarriak erosteko aukera barneratzea ahalbidetzen da.
Horrela, Álvaro Pérez Alonso Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak erakundeen arteko lanaren garrantzia azpimarratu du. “Elikadura Osasungarriari buruzko Tailer horien helburua arlo horretan desberdintasun-egoera bizi dutenen artean osasuna ehuntzea da. Gure udal-merkatu guztien buru den Bilbao Zerbitzuak-en inplikazioa ezinbestekoa da hori posible egiteko. Harro egoteko modukoa da Erriberako Merkatua osasuna, gastronomia eta jasangarritasuna uztartzen dituen gune bihurtu dela egiaztatzea”.
ESHBIk etxe, enpresa eta unibertsitate garrantzitsuekin egin du lan bere ibilbide luzean, eta Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerrak nabarmendu ditu mugarri gisa. Behar bereziak dituztenei edo baztertuta geratzeko arriskuan daudenei zuzendutako ikastaro horiek berriro emango dira 2024an, beste programa batekin. Programa horrek tresnak eskainiko ditu saioak amaitzean bertaratutakoek etxera ezagutza jakin batzuk jaso ditzaten, elikadura osasungarriari buruzko ohiturak eta nozioak izaten laguntzeko.
Aurten ere ESHBIk 145 jarduera pribatu antolatu ditu enpresa eta norbanakoekin, unibertsitateekin eta ikastetxeekin. “Eskolak gastronomia sustatzeko eta komunitatean sukaldaritzaren kultura bultzatzeko konpromisoa erakutsi du. Gogo biziz espero dugu datorren urtea eta elkarrekin ikasteko, janaria prestatzeko eta jatekoarekin gozatzeko ekarriko dituen aukera guztiak”, gaineratu du Joseba Lozano zuzendariak.
Bizkaiko Gurutze Gorriaren erabiltzaileek hartu dute parte gaur 2023ko azken tailerrean. Erakunde horren kasuan, parte-hartzaileak Bizkaiko Gurutze Gorriaren Muturreko Zaurgarritasun programakoak dira.
Gurutze Gorriak elikadurarekin duen konpromisoa sendoa da; horregatik, erakundeak osasunari eta jasangarritasunari buruzko ezagutza transmititzearen garrantzia azpimarratzen du, jateko orduan jarrera kontzienteagoak izateko. “Tailer horiek, Bizkaia osoan banatuta ditugun 14 Batzarretan zaurgarritasun-egoeran dauden familiekin egiten dugun abordatze integrala ezin hobeto osatzen duen nutrizio arloko prestakuntza ematen dute”, adierazi du gaur goizean Manu Calvo Bizkaiko Gurutze Gorriko idazkariak.
Alvaro Perez Alonsok Radio Nervión irratiari egindako adierazpenak Erriberako Merkatuan
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019