EU | ES

2024ko apirilaren 19a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko apirilaren 19a, ostirala
2024ko apirilaren 19a, ostirala

Ostiral honetan amaituko da Bilboko hilerriko II. Argazki lehiaketan izena emateko epea

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Hilerriko II. Argazki Lehiaketa antolatu du larunbat honetan, hilak 22. Izena emateko epea ostiral honetan, apirilaren 21ean, 10etan, amaituko da. Lehiaketa hilerria ikuspuntu ezberdinetatik erretratatuko duten profesionalei zein zaleei zuzenduta dago. Egun horretako beste ekitaldi aipagarri bat poesia eta musika klasiko errezitaldia izango da, 12etatik aurrera Kaperan.

Lehiaketa 8:30ean hasi eta 13:30ean amaituko da. Helburua Bilboko Udal Hilerriko kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoari balioa ematea da. Horrela, irudiaren bidez hilerria ondoen sustatzen eta ezagutarazten duten argazkiak sarituko ditu. Parte hartzaileek apirilaren 21eko 10ak arte eman ahal izango dute izena, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren bidez, eta gehienez ere apirilaren 22ko 8:30etik 13:30era bitartean sortu beharko diren bi lanekin lehiatu ahal izango dute.

Gaia hileta-artea izango da, adierazpenik zabalenean, eta garrantzi berezia emango zaie monumentu-, paisaia- eta berezitasun-alderdiei, hileta-sinbologiari eta ondare-balioari, bai eta Bilboko udal-hilerriko barrutian dagoen bake- eta harmonia-sentsazioaren pertzepzioari ere. Informazio gehiago gura izanez gero, lehiaketaren oinarriak Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsultatu eta deskargatu ahal izango dira.

Poesia eta musika klasiko errezitaldia Kaperan 12etan

Eguerdiko 12etan, poesia eta musika klasikoa maite dutenek Bizkaiko Arte Elkarteak Kaperan egingo duen poesia errezitaldian parte hartzeko aukera izango dute. Bilbao Zerbitzuak-en YouTubeko kanalaren bitartez ere zuzenean jarraitu ahal izango da.

Ekitaldirako aukeratutako poeta unibertsalen, besteak beste Francisco Villaespesa, Pablo Neruda, Miguel Hernández eta Gioconda Belliren 15 olerki errezitatuko dira, Loly Rubio, Santiago Liberal Expósito eta Carma Albert rapsoden ahotsetan. Poesiaren irakurketari Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artisten musikak lagunduko die, poesiaren irakurketa bost pieza musikalekin osatuz.

Ser Bilbaon elkarrizketa «Bilboko hilerria» I. argazki lehiaketaren irabazleari

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019