EU | ES

2024ko urriaren 05a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko urriaren 05a, larunbata
2024ko urriaren 05a, larunbata

Poesia eta musika klasiko errezitaldiak eta II. Argazki lehiaketak kultur jardueraz beteko dute Bilboko hilerria apirilaren 22an

Bilbao Zerbitzuak aurrera doa etengabe 2023an Bilboko Udal Hilerria ekintza kulturalez beteko duen programazioarekin. Bilbao Zerbitzuak-ek profesionalei zein zaleei zuzendutako II. Argazki Lehiaketa deitu du. Apirilaren 22ko, larunbateko, goizean, hilerria hainbat ikuspuntutatik erretratatuko dute. Egun horretako beste ekitaldi aipagarri bat poesia eta musika klasiko errezitaldia izango da, 12etatik aurrera Kaperan.

Lehiaketa 8:30etan hasi eta 13:30ak arte luzatuko da, eta Bilboko Udal Hilerriko kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoari balioa ematea du helburu. Horrela, irudiaren bidez hilerria modurik egokienean sustatzen duten eta prestigioa ematen dioten argazkiak sarituko dira. Parte hartzeko nahikoa da adin nagusikoa izatea. Edozein nazionalitate edo bizilekutako zaleak edo profesionalak izan daitezke, eta ezin izango dute lan-harremanik izan Bilbao Zerbitzuak-ekin. Parte hartzaileek apirilaren 21eko 10ak baino lehen gauzatu beharko dute izen ematea, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren bidez, eta apirilaren 22an bertan sortu beharko diren bi lanekin gehienez lehiatuko dira. Egun horretan bertan, 8:30etik 9:30era, jaso beharko dira parte hartzeko behar diren akreditazioak, eta argazkiak 13:30 arte atera ahal izango dira. Ondoren, parte hartzaileek 13:45ak arteko epea izango dute argazkiak Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan entregatzeko.

Gaia hileta-arteari buruzkoa izango da, adierazpenik zabalenean, eta garrantzi berezia izango dute monumentu-, paisaia- eta berezitasun-alderdiak, hileta-sinbologiak eta ondare-balioak, bai eta Bilboko udal-hilerriko barrutian dagoen bake- eta harmonia-sentsazioa islatzeak ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren oinarriak kontsultatu eta deskargatu ahal izango dira Bilbao Zerbitzuak-en webgunean.

Jardunaldia ez da horretara mugatuko. Eguerdiko 12etan, poesia eta musika klasikoa maite dutenek Bizkaiko Arte Elkartearen eskutik Kaperan egingo den poesia errezitaldira joateko aukera izango dute. Bilbao Zerbitzuak-en YouTube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da zuzenean. Besteak beste, Francisco Villaespesa, Pablo Neruda, Miguel Hernández eta Gioconda Belli poeta unibertsalen 15 poema errezitatuko dira, Loly Rubio, Santiago Liberal Expósito eta Carma Albert rapsoden ahotsetan. Poesia irakurketa, bost pieza musikalekin osatuko duten Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artisten musika interpretazioak lagunduko du.

“Tokiko kultura eta ondarea sustatzen laguntzea da Bilboko Udal Hilerriak urtean zehar eskainiko duen programazio osoaren azken helburua, baita bigarren argazki-lehiaketa honena eta poesia eta musika klasiko errezitaldiarena ere” azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019