EU | ES

2025ko apirilaren 17a, osteguna

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko apirilaren 17a, osteguna
2025ko apirilaren 17a, osteguna

Raquel Nicolas Rodriguez-en "Etzanda" lanak jaso du Bilboko hilerriko IV. Argazki lehiaketaren lehen saria

Raquel Nicolas Rodriguez-en (Barakaldo) “Etzanda” argazkiak irabazi du Bilbao Zerbitzuak gaur goizean antolatutako Bilboko Udal Hilerriko Argazki Lehiaketaren IV. edizioko lehen saria. Lehiaketa, hilerriko kultur programazioaren barruan, 60 parte-hartzaile izan ditu, iaz baino 8 gehiago.

Oraingoan, bigarren saria José Luis Rodríguez Moran-en (Zalla) “Ocultos” irudiari egokitu zaio, eta hirugarrena Sergi Pérez De Pipaón Bragadoren (Elburgo) “Las manos” argazkiari. Era berean, Ander Villar Lópezen (Ordizia) “Santo Santorum” argazkiari akzesit bat eman dio epaimahaiak. Epaimahaia Ignacio Pérez Jiménez El Correoko argazkilariak eta Óscar González Ruiz Deia-ko argazkilariak osatzen dute, eta ospe handia dute argazkigintzan.

Epaimahaiak originaltasuna, kalitate teknikoa, harritzeko gaitasuna eta gaia, hileta-artea bere esanahirik zabalenean, komunikatzeko indarra baloratu ditu. Saritutako lanak katalogo digital batean jasoko dira, eta katalogo hori Bilbao Zerbitzuak-en webgunean egongo da eskuragarri.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019