Errautsak lurperatzea


3. mila. Hastapen elektronikoa
Zer da?
Zerbitzu honetan errautsak jasotzen ditugu horretarako prestatutako leku batean lurperatzeko.
Zer da errautsa? Errausketaren ondoren geratzen den hondarra.
Nori dago zuzenduta?
- Bilboko udal-hilerrian erraustutako gorpu edo gorpuzkiak dituzten pertsonen senideei.
- Bilboko udal-hilerria ez den beste instalazio batean erraustutako gorpu edo gorpuzkiak dituzten pertsonen senideak.
Zerbitzu hau pertsona interesdunek eska dezakete, zuzenean edo ehorztetxe baten bidez.
Nor arduratzen da bere kudeaketaz?
Bilbao Zerbitzuak erakundearen herritarrei informazioa emateko langileek.
Zer kostu du zerbitzuak?
Kapera Handia
Panteoi Handia
Panteoia
Hilobia
Hormako errauts-kutxatila nitxoa
Lurperatze-unitate motaErrautsak1 Errautsak 2
69 €206 €
Hezurrentzako nitxoa60 €178 €

(1) Bilboko hilerritik datozen errautsak
(2) Beste leku batzuetatik datozen errautsak

Hemen kontsulta dezakezu Ordenantza:
www.bilbao.eus > Udala > Udal araudia > Ordenantzak > Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak.
Zein urrats egin behar dira horretarako?
1. Jarri harremanetan Bilbao Zerbitzuak erakundearekin, zu zeu edo ehorztetxe baten bidez.
2. Adierazi non lurperatu den:
Administrazio-emakida badaukazu (panteoia, hilobia edo nitxoa), adierazi.
Administrazio-emakidarik ez badaukazu, hilerrian izapide hauek egin daitezke:
- Emakida bat eskuratzea.
- Panteoi komunitario batean ehorztea (harremanetarako pertsona bat izendatu beharko duzu, gorpuzkiak ateratzen direnean abisatzeko).
3. Ehorztetxeak edo familiak errautsak hilerrira eramatea.
4. Hilerriko langileek hobiratzeko unitateak prestatu eta gorpua edo gorputz-hondakinak lurperatuko dituzte, familiarekin adostutako egunean.
Nola tramitatu daiteke?
Internet bidez
Erregistro elektronikoa: https://bilbaozerbitzuak.bilbao.eus.
Gau eta egun.
Urteko egun guztietan.
Frogagiri elektronikoa egiten da berehala.

Bulegoan
Bilbao Zerbitzuaken bulegoak: Santimami auzoa, 4. 48170 Zamudio.
Astelehenetik ostiralera: 8etatik 14etara.
Ekaina, uztaila, abuztua eta irailean: 8etatik 13etara.
Frogagiria berehala ematen da, eskaera bere zenbakiarekin erregistratu ondoren.

Posta arruntez edo mezulari bidez
Bilbao Zerbitzuak:
Santimami auzoa, 4. 48170 Zamudio.
Bilbao Zerbitzuakeko Administrazioak jasotzen du.
Astelehenetik ostiralera: 8etatik 13etara.
Posta arruntez: frogagiria postaz bidaltzen da, jaso izanaren adierazpenik gabe.
Mezulari bidez: frogagiria berehala ematen da, eskaera erregistratu ondoren.

Aurretik telefonoz kontsulta eginez
944 231 019
Astelehenetik ostiralera: 8etatik 14etara.
Ekaina, uztaila, abuztua eta irailean: 8etatik 13etara.
Zerbitzuari buruzko kontsultak, kexak edo iradokizunak egiteko
- Udal postontzia. "Zure Udalak entzuten zaitu"
- Bilbao Zerbitzuak erakundea: formularioa bete jakinarazpenaren arrazoia adieraziz https://bilbaozerbitzuak.bilbao.eus orrialdean.

Tramitazio presentziala


Tramitazio elektronikoa




Dirección

  • Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia
  • 944 231 019
erakurketa erraza